Albistea entzun

Athleticek eta Alavesek galdu egin dute etxean

Julen Etxeberria -

2023ko otsailak 5

Egun beltza izan zuten atzo euskal taldeek Espainiako Lehen Mailan. Bik jokatu zuten, eta biek galdu zuten, biek etxean: Athleticek, 0-1 Granadillaren aurka; eta Alavesek, 0-2 Levanteren kontra. Biak bolada txarra eten ezinda dabiltza: biek galdu dituzte ligako azken lau partidak. Sailkapenean, zuri-gorriak hamargarren dira, eta lau puntura baino ez dute jaitsiera; larriago daude zuri-urdinak, azkenak baitira.

Iraia Iturregirenek garesti ordaindu zuten gol aukerak ez aprobetxatzea. Dezente izan zituzten, baina eskas aritu ziren. Granadillak, ordea, izan zuen lehena baliatu zuen, Blomek, 23. minutuan. Gero, aldeari eutsi zion. Etxekoak gogotik saiatu ziren, eta nagusi izan ziren. Baina alferrik.

Lehiatua izan zen ere Alavesen eta Levanteren artekoa. Herrialde Katalanetako taldea koska batzuk gorago dago, eta zelaian erakutsi zuen. Halere, etxekoek oso partida ona egin zuten, eta gai izan ziren 55 minutuz eusteko. Baina Alba Redondoren eta Mayraren golek erabaki zuten lehia.

Reala, Madrilen zelaian

Gaur, Realak jokatuko du, Madrilen zelaian (12:00, Dazn). Txuri-urdinek ia ezinezko dute bigarrenez jarraian Txapeldunen Ligarako sailkatzea, hemeretzi puntura baitute hirugarren sailkatua, Levante. Baina ahal duten lan onena egin nahi dute sasoia amaitu arteko partidetan. Natalia Arroyok bi jokalari garrantzitsu faltako ditu gaur: Alejandra Bernabe min hartuta dago; eta Manuela Vanegas, berriz, zigortuta. Madril postu bat gorago dago, bosgarren, lau puntu gehiagorekin. Realak galdu egin ditu etxetik kanpo jokatu dituen azken lau neurketak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako zaleak Anoeta inguruetan. ©A. CANELLADA / FOKU

Donostia are txuri-urdinago

Ainara Arratibel Gascon

Baionaren milaka zale izan dira Anoetan, taldea animatzen. Aurretik giro ederrean ibili dira Donostiako kaleetan, Paueko zaleekin batera egun polit bat igaroz.
Baionako eta Paueko jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo, Anoetan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Anoetan galdu du lehenengoa

Iñaki Berastegi

Baionak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Paueren kontra. Txuri-urdinen hamabostekoan lau euskal jokalari aritu dira. 38.646 zalek bete dituzte harmailak
Take Kubo jaurtiketa bat egiten, aurreko igandean, Elxen aurkako norgehiagokan. ©JUAN HERRERO / EFE

Gereziondoa loretan nola

Jon Ander De la Hoz

Take Kubo izan da orain artean Realean gehien nabarmendu diren jokalarietako bat. Lehen sasoia osatzen ari da japoniarra Donostian, eta eroso ari da: bost gol sartuta, garrantzitsu bilakatu da.
Guillaume Rouet—eskuinetik hasita hirugarrena—Baionak Anoetan azken aldiz jokatu zuenean. Lapurtarrak berriz arituko dira gaur Donostian. ©BAIONA

Anoetan, etxean bezala

Iñaki Berastegi

Baionak Paueren aurkako Top14 ligako partida jokatuko du gaur Anoetan (17:00). Gaurkoarekin, baionarrek bosgarrenez jokatuko dute Donostian etxeko talde gisa: aurreko lau neurketak irabazi ditu. Sarrera guztiak agortuta daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...