martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Errusiaren beldur?

2022ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Munduko armaden artean zeinek sortzen duen beldurrik handiena herritarrei galdetuta, askok erantzungo dute Errusiakoa dela. Badu bere logika: gogoratu besterik ez dago zer aurpegieratako aktoreak aukeratzen zituen Hollywoodek AEBen eta Errusiaren arteko gerra hotzaren garaiko filmetan pertsonaia errusiar gaiztoen rola jokatzeko.

Errusia, gastu militarren araberako zerrendan, munduko laugarren potentzia da AEBak, Txina eta Indiaren ondoan. Zerrenda horrek, ordea, besterik gabe, ez digu asko esaten; bai, aitzitik, zerrenda horren buruan daudenen arteko gastu proportzioak.

AEBek 2020an munduan egin ziren gastu militarren %39 egin zituzten, Txinak %13, Indiak %3,7, eta Errusiak %3. Alde horiek ikusita, justifikatuta al dago Errusiak Mendebaldean sortzen duen beldurra? AEBek Txinak halako hiru gastatzen dute armadan, eta Errusiak halako hamahiru. NATOn dauden estatuen gastu militarra bateratuta, mundukoen %56 da, Errusiarena halako hemeretzi!

Non oinarritzen digute NATOren existentzia, NATOk kide gehiago edukitzea? Errusiaren indar militar ikaragarrian. Baina datuek besterik esaten digute.

Errusiak Ukrainan egin duen inbasioak ez dauka inolako zuribiderik; ez inbasioak, eta are gutxiago darabilen neurrigabeko indar indiskriminatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.