Albistea entzun

Manchesterren kontra etxeko lanak egin nahi ditu Realak, Turinen

Donostiarrek abantaila lortu nahi dute Europa ligako final-hamaseirenetako joanekoan. Hiru hutsune nagusi ditu Unitedek; Realak, bakarra
Realeko jokalariak, atzo, Zubietan egindako entrenamenduan.
Realeko jokalariak, atzo, Zubietan egindako entrenamenduan. REALA Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2021eko otsailak 18

Bere estadiotik 1.113 kilometrora bada ere, etxeko lanak egin nahi ditu Realak. Txuri-urdinek Turinen (Italia) jokatuko dute Manchester Uniteden aurkako Europa ligako final-hamaseirenetako kanporaketako joanekoa, eta itzulerako partidara abantailarekin heltzea izango dute xede. Horretarako, emaitza ona lortu behar du gaur Juventus Stadiumen.

Azken partidetako maila onari eutsi nahi dio horretarako. Realak gainditu du zenbait astetan izan duen makalaldia, eta txapelketa kontinentalean egonkortu nahi du hobekuntza hori. Lortzekotan, sari ona eskuratuko du: final-hamaseirenetako kanporaketa bideratzea.

Ez du lantegi erraza izango, haatik. Manchester United ez dago sasoiko garairik onenean, baina beti da aurkari arriskutsua. Lehen postuan igaro zuen multzoen fasea, eta bigarrena da Ingalaterrako ligan. Ole Gunnar Solksjaerrek prestatutako taldeak zenbait jokalariren hutsunea du txuri-urdinen aurka jokatzeko; tartean, Paul Pogba, Edison Cavani eta Donny Van de Beek futbolari garrantzitsuenak.

Halere, Imanol Alguacil Realaren prestatzailea ez da Unitedez fio: «Kontziente izan behar dugu zer-nolako taldea den. Izugarrizko jokalariak dituzte, baita entrenatzailea ere».

Teknikari oriotarrak, baina, sinesten du bere taldeak izan ditzaken aukeretan. Imanolek argi du: «Irabazi, irabazi ala irabazi. Ez dugu beste aukerarik». Horretarako, taldearen erasoko jokoa «ezinbestekoa» izango dela uste du prestatzaileak.

Hain justu, Realak aurrealdean izango du hutsune nabarmenena, Carlos Fernandez min hartuta baitago, Miguel Angel Moya eta Luca Sangalli bezalaxe. Beste jokalari guziak prest ditu Imanolek.

REALA-MANCHESTER UNITED
Reala. Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal; Illarramendi, Merino, Silva; Oiartzabal, Januzaj eta Isak.
Manchester United. De Gea; Wan-Bissaka, Lindelof, Maguire, Shaw; McTominay, Fred; Greenwood, Bruno Fernandes, Rashford, eta Martial.
Epailea. Sandro Scharer (Suitza).
Ordua. 18:55 (Movistar).
Lekua. Juventus Stadium.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasuna B eta Añorgako jokalariak, karolina Sarasuaren aldeko pankartarekin, Taxoaren, partida hasi aurretik ©OSASUNA

Indarkeria, jokoz kanpo

Edurne Elizondo, Nafarroako Hitza

Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura hartu behar ez izateko.

 

<b>Joselu Alaveseko jokalaria, etsita, Betisen aurkako partidan, Mendizorrotzan, ligako bederatzigarren jardunaldian.</b> ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Egarriak akabatzen dago

Eñaut Agirrebengoa

Alavesen krisiak zerikusi handia du golak sartzeko ezintasunarekin: bi besterik ez ditu sartu sasoiko lehen zortzi partidetan, bat penaltiz eta bestea kornerrez. Aukerak sortu eta baliatzeko arazoei irtenbidea aurkitu nahi die gaur, Cadizen.
San Mamesen jokatutako azken partidako irudi bat. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Partida harmailan eta zelaian

Haritz Gallastegi

Athleticeko zuzendaritzak kontuak aurkeztuko ditu bazkide konpromisarioen batzarrean. Taldea, berriz, Vila-reali irabazten ahaleginduko da, San Mamesen
 ©BOPB

«Ez genuen espero sailkapenaren azken postuan egotea»

Iñaki Berastegi

Ligako azken lau partidak galduta, Lonca jokalariak aitortu du Miarritze garai «zailean» dagoela. Halere, «ziur» dago taldeak «hobera» egingo duela. Brive taldearen aurka jokatuko dute gaur (15.00), Aguileran.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.