Albistea entzun

Herrada, azken metroetan

Cofidiseko txirrindulariak irabazi du Vueltako 11. etapa. Faborito guztiek lasai hartu dute eguna, eta elkarrekin iritsi dira helmugara
Jesus Herrada, atzo, helmugara iristen.
Jesus Herrada, atzo, helmugara iristen. MANUEL BRUQUE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko irailak 7

Jesus Herradak (Cofidis) irabazi zuen, atzo, Espainiako Vueltako 11. etapa, ihesalditik. Egun lasaia izan zuten tropelean. Faboritoek ez zuten mugitu nahi izan, eta ihesaldiko txirrindulariei utzi zieten etapa garaipenaren lehia. Bederatzi txirrindulariren artean jokatu zuten garaipena, eta azken 300 metroetan erasoa jo ondoren lortu zuen garaipena Herradak. Faboritoak elkarrekin helmugaratu ziren, eta Sepp Kussek (Jumbo-Visma) jarraituko du lider.

160 txirrindulari abiatu ziren atzo Lermatik Laguna Negrara. Kostata aurreratu zen taldetxo bat, baina, azkenerako, izen handiko txirrindulariak sartu ziren eguneko ihesaldian. Tropelak ez zuen jakin lehen kilometroetan zuloa ixten, eta, denbora aurrera joan ahala, handitu egin zen aldea. 26 txirrindulari sartu ziren ihesaldian, eta horietako bederatzi iritsi ziren taldetxoan amaierara.

Ia sei minuturen aldearekin abiatu zuten Laguna Negrako azken igoera. Erasoka hasi ziren azken mendateko lehen aldapetan, eta Filippo Gannak erritmo zitala ezarri zuen, Geraint Thomas taldekidearen mesedetan (Ineos). Guztien begiradapean zegoen Galeseko txirrindularia, eta hori baliatu zuen Jonathan Caicedok (Education First) erasoa jotzeko. Eskuetan zeukan garaipena, metro batzuk hartu baitzituen azken kilometroan zeudela, baina 300 metro gelditzen zirenean harrapatu zuen Herradak, eraso gogorra jo ostean. Bakarrik sartu zen helmugan espainiarra, eta hirugarren garaipena lortu du Espainiako Vueltan.

Atzeko taldean indarrak gorde zituzten taldeburuek. Etapa gogorrak gelditzen dira oraindik Asturiasen eta Pirinioetan, eta nahiago izan zuten saiakera handirik ez egin. Remco Evenepoel (Quick-Stepp) mugitu zen azken metroetan, baina ondo itsatsi ziren haren gurpilera, eta elkarrekin helmugaratu ziren faborito guztiak. Gaur ere egun lasaia izango dute haizerik ezean, eta tropeleko azkarrenek aukera izango dute garaipenaren lehian aritzeko.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean
Chima Moneke Baskoniako jokalaria eta Xavi Rabaseda Bilbo Basketekoa, lehian, Euskal Kopan. Bertan behera geratu zen partida, hezetasunagatik. ©SASKI BASKONIA

Zalantzak eta ziurtasunak

Mikel Reina

Baskoniak eta Bilbo Basketek bihar ekingo diote ACB ligari. Gasteiztarrek Lugon jokatuko dute, Breoganen aurka. Bilbotarrek, berriz, Andorra jasoko dute Miribillan.
Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Beñat Mujika Telleria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.