Emakundek «eredugarritzat» jo du Madrilgo ituna

2017ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Alderdiek genero indarkeriari buruz Espainiako Kongresuan lortutako adostasunarekin pozik agertu da Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida. «Eredugarritzat» jo du ituna. «Sakon aztertu behar dira neurriak, baina balioa eman behar zaio alderdi guztiak ados jarri izanari». Landaidak gogorarazi du Emakundek eman zuela iritzia testua landu duen batzordean. Adostasuna lortuta, Landaidak dio «gizarte osoak» inplikatu behar duela genero indarkeriaren kontra.

Batzordeko alderdi guztiek onetsi zuten ituna herenegun arratsean. Etzi biltzekoa da Espainiako Kongresuko Berdintasun Batzordea, eta han bozkatuko dute testua. Desadostasun batzuk izango dira; PSOEk eta Podemosek, adibidez, iragarri dute boto partikular batzuk emango dituztela, puntu batzuk eskas geratu direla eta.

PSOEk Espainiako Gobernuari eskatu dio «azkartu» ditzala ituneko puntuak, ahalik eta lasterren sar daitezen indarrean; dirua ere mahai gainean jartzeko eskatu dio. PPko ordezkari Javier Marotok «injustifikatutzat» jo ditu PSOEren adierazpen horiek, eta «alderdikeriaz» ez aritzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.