KRONOLOGIA

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Independentzia

1956. Sudanek independentzia lortu zuen Erresuma Batutik.

1958. Lehen estatu kolpea: Ibrahim Abboud jeneralak urte berean aukeratu zuten gobernu zibila kendu zuen.

1962. Hegoaldean Anya Nya mugimendua matxinatu zen independentziaren alde.

1964. Matxinada batek Abboud jenerala boteretik kendu zuen, eta islamistek zuzentzen zuten gobernu bat ezarri zen.

Numeiriren agintaldia

1969. Jaafar Numeiri koronelak estatu kolpe baten bidez boterea hartu zuen.

1971. Sudango Alderdi Komunistaren estatu kolpeak huts egin zuen.

1972. Gobernuak eta Anya Nyak bakea sinatu zuten. Hego Sudan lurralde autonomo bihurtu zen.

1983. Numeirik xaria lege islamikoa ezarri zuen. SPLM Sudango Herria Askatzeko Mugimendua matxinatu zen hegoaldearen independentziaren alde.

1985. Abdel Rahman Swar al-Dahab jeneralak estatu kolpe bat zuzendu zuen Numeiriren aurka, herri matxinada baten ondoren.

Al-Baxir boterera

1986. Gobernu zibil bat eratu zuten, eta Sadiq al-Mahdi izendatu zuten lehen ministro.

1989. Omar al-Baxir armadako brigadierrak estatu kolpe bat eman zuen.

1993. Al-Baxir presidente izendatu zuten.

Gerrak eta bake prozesuak

1999. Al-Baxirrek parlamentua desegin eta larrialdi egoera ezarri zuen.

2004. Armadak Darfurreko matxinoen aurkako gerra hasi zuen.

2005. Al-Baxirrek eta SPLMk bakea sinatu zuten. Autodeterminazioa eta autonomia zabalagoa onartu zizkioten Hego Sudani.

2009. Nazioarteko Zigor Auzitegiak Al-Baxir atxilotzeko agindua eman zuen.

2011. Hego Sudanek independentzia lortu zuen.

Hego Sudanik gabe

2015. Al-Baxir beste bost urterako hautatu zuten presidente.

2018. Protestak handiak hasi ziren gobernuak diru laguntzak murriztu ondoren.

2019. Hilabete baino gehiagoz luzatu ziren protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.