Donostiako 69. Zinemaldia. Zuzendari Berriak. KRITIKA

Guztiek ez dute berdin balio

Uxue Arzelus Lasa.
2021eko irailaren 26a
00:00
Entzun
'Carajita'

Zuzendariak: Silvina Schnicer eta Ulises Porra. Herrialdea: Dominikar Errepublika- Argentina.Iraupena: 89 minutu.

Yarissa, Yari, 19 urterekin hasi zen Sara zaintzen, haurrak 4 urte zituenean. Haien arteko harremanak ama-alabenaren antza dauka; Sararen erreferentea da Yarissa, eta, filmaren hasieran dioen bezala, gazteak badaki Yari gertu badago dena ondo joango dela. Yarik Sararen adina duen alaba bat dauka, Mallory, eta haien arteko harremana tentsioz eta kulpaz beteta dago; izan ere, Sararen familiarentzat lan egiteko bere haurra beste esku batzuetan utzi behar izan zuen. Gau euritsu batean gertatutako istripu batek erlazio horiek guztiak zintzilik utziko ditu.

Silvina Schnicer argentinarraren eta Ulises Porra katalanaren bigarren film luzea da Carajita. Dominikar Errepublikan kokatuta, eta ama-alaben arteko harremanak ardatz hartuta, klase sozial ezberdinen irakurketa kritiko bat egingo digu filmak. Baina ez da diskurtso propagandistiko batean geldituko; bi familien (aberatsa eta behartsua) arteko kontrasteekin jokatuko du; batzuen amorru eta justizia nahia eta besteen erantzukizuna onartzeko intentzio eza, batzuen mina eta besteen burokrazia. Eta heriotza guztiek berdin balio ez duten gizarte baten erdian, ama-alabak: odol berekoak eta diru-truk sortutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.