Albistea entzun

IRRATIA

Txin-txin, diruaren hotsa...

Arantza Gutierrez -

2023ko ekainak 4

Esatariak publizitatea sartu behar zuela adierazten zion beste aldean zegoen teknikariari, hatz lodiarekin keinu eginez, eta teknikariak iragarki bana zuten kartutxoak sartzen zituen kartutxera deiturikoan. Gaur, berriz, aurretiko eskaletan integratzen dira iragarkiak, eta dagokien unean salto egiten dute. Atzo, gaur bezala, programazioaren jarraitutasunaren elementu garrantzitsua da, eta, ia oharkabe pasatzen den arren, entzulearen buruan sartzen da, eta tokiko irrati askoren finantzabide nagusi edo bakarra da, bizirauteko ezinbestekoa.

Dakitenek diotenaren arabera, irrati iragarkien balioa bikoitza da; batetik, beste euskarrietako publizitateak aurkeztutako produktuak non aurkitu ahal ditugun esaten digute, eta, bestetik, tokian tokiko entzuleriari zuzentzen diote mezua, eta, ondorioz, hurbileko merkataritza eta hedapen-eremuan dauden biztanleak harremanetan jartzen ditu. Adibidez, telebistan aurreko gauean erakutsi diguten autoa gure herriko edo eskualdeko kontzesionarioan aurkitu ahal dugula informatzen digu goizean zehar, eguneroko tertulia aurkezten duen ahotsak marka zehatz bateko kafe bat hartzera gonbidatzen gaituen bitartean...

Merkea eta tokian tokikoa, hurbileko merkatari eta zerbitzuak iragartzeko hedabidea izan da irratia, baita bertako dendariek eta profesionalek komunitatearekin duten harremana sendotzeko bidea; esaterako, jaietan egiten diren iragarki berezietan, babesturiko saioetan. Pandemian, tamalez, beste hainbat arlotan bezala, negozio txikiek jasan zuten krisiak zuzenean jo zuen, publizitatearen inbertsioa murriztu beharreko gastu bilakatu baitzen. Aurretik zegoen negozio kopurua berreskuratu ez den arren, podcast fenomenoak bide berriak zabaldu ditu.

Irrati iragarkietan ez dugu aurkitzen telebistakoen ikusgarritasuna, eta, beraz, sortzaileek burua hautsi behar dute entzulearengana heltzeko, gatz handiko gidoia eta emoziotara jotzen duen lokuzioaren bidez. Musikak ere ezinbesteko garrantzia du. Publizitate musika edo jinglea itsasten zaigun melodia izaten da; eskua altxa dezala inoiz produktu baten abestia edo bozkatuko ez lukeen alderdiaren leloak burutik kendu ezinik ibili ez denak. Noizbehinka ere haurtzarokoak itzultzen zaizkit, nire bizitzaren soinu bandan betiko geratu baitira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...