Emmyak, Ameriketako Estatu Batuetako fikzio telesailen sari nagusiak gaur gauean banatuko dituzte, Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak). Azken egunetan hirian izan den koronabirus kasuen gorakadaren ondorioz, aire zabalean banatuko dituzte sariak, eta, edukiera murriztua izango bada ere, aktore ezagunak izango dira alfonbra gorrian. Bi telesail dira gaurko galako faboritoak: Ingalaterrako Isabel II.aren bizitza ardatz duen The Crown (Netflix) eta zientzia fikziozko The Mandalorian (Disney+). 24na saritarako izendatu dituzte; hala nola urteko serierik onenaren kategorian, baita gizonezko eta emakumezko aktore onenen kategorian ere. Horien atzetik, Wandavision (Disney+) telesail laburra da izendapen gehien lortu dituena: 23 denera.
Aurreko horiez gain, telesail onenaren kategorian izendatu dituzte The Boys (Amazon), The Bridgerton (Netflix), The handmail's tail (Hulu), Lovecraft Country (HBO), Pose (FX) eta This Is Us (NBC). Umorezko telesailen kategorian, Apple TVren Ted Lasso da garaikurra irabazteko faborito nagusia. Protagonistaren rola jokatzen duen Jason Sudeikis aktoreak Urrezko Globoa irabazi du berriki.
'The Crown' eta 'The Mandalorian' Emmyetako hautagai nagusi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu