Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Astea

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Datorren astea oso berezia izango da Katalunian. Bihar, Puigdemont estraditatzeko oraingo eskaeraz ebazteko auzi saioa izango da Bruselan. Asteazkenerako, Tsunami Demokratikoak ekintza batera deitu du Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko futbol partidan. Ostegunean, Europako Batasuneko Auzitegiak ebatziko du ea Junqueras presidenteordeak baduen Europako diputatu gisa dagokion immunitatea; eta, asteburuan, ERCk kongresu ezohiko bat egingo du, bereziki garrantzitsua Pedro Sanchez inbestitzeari buruzko negoziazioen erdian.

Hortaz, tentsio politiko handiko aste bat izango da, eta nabarmendu nahiko nuke nola batzen ari diren independentismoaren erantzun politikorako bide nagusiak independentzia aldarrikapenaren eta 155.aren ondotik. Egun gutxiko epean, bat egingo dute marko juridikoaren nazioartekotzeak, kaleko erresistentziak eta hauteskunde garaipenetatik eratorritako presio politikoak. Kataluniaren eta Espainiaren arteko talkan, argi dago behatzaileek eta analistek bi urteotan etengabe azaleratu dituztela independentismoaren flakiak. Halakoak badira, eta ezin uka daitezke: zatikatzea, analisi bateraturik eza, alderdikeria, garatu beharreko metodoa zehaztu gabe egotea...

Baina, ahulezia horien aldamenean, bada beste errealitate bat sarriegi gutxiesten dena, eta oso errealitate trinkoa dena, heldu den asteak argi utziko duen bezala. Zera da: mugimendu independentistak izugarrizko erresistentzia gaitasuna duela, eta gaitasun horrek sendotasuna ematen diola luzera begira. Hainbestekoa, non aste honetan erakutsiko baitu zeinen zokoraturik dagoen Espainia fronte guztietan: politikoki, Kataluniaren mende dago; independentismoaren jardunak arazoak sortu dizkio Europan, eta kalea edozertarako prest dauka, eta ezin kontrolaturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.