Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Bi epaiketa

2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Madrilen epaiketa egiten ari diren aste hauetan, argi eta garbi erakutsi digute bi epaiketa daudela, paraleloan gertatzen ari direnak. Epaiketa bat formala da, eta kartzela zigorra ezar diezaieke parlamentuko presidenteari, gobernuari eta gizartearen bi liderri. Beste epaiketa, berriz, Espainiako Gobernuaren kontrakoa da.

Aste honetan, lekukoei eginiko galdeketetan, azpimarratu egin da paralelotasun hori, eta lehendik ere agerian geratu zen akusatuen adierazpenetako batzuetan. Bereziki, defentsako abokatuek estu hartu dituzte Soraya Saez de Santamaria, Mariano Rajoy eta Zoido Barne ministro ohia, 2017ko urrian hartu zituzten erabakien inguruan, tarteka ataka larrian ere jartzeraino; hain zuzen, zinpean esan dituzten gezur nabarmenek lege ondorioak ere ekar diezazkiekete. Datorren astean, Kataluniako erreferenduma zapaltzeko bidali zituzten operatiboen txanda izango da, eta horrek, seguru asko, kinka larrian jarriko ditu politikari espainiarrak.

Gainerakoan, batetik, Urkullu lehendakariaren azalpena nabarmendu zen epaiketan, baina ez dirudi auziaren sakoneraino iritsi zenik; eta, bestetik, Jordi Cuxarten defentsa berebizikoa. Omniumeko presidentearen jarduna ikaragarria izan zen, bai giza kalitatearen aldetik, bai maila politikoaren aldetik. Mintzaldi horrek, hain zuzen, etorkizuneko buruzagi izateko moduan jarri du, baldin eta nahiko balu. Haren lehenengo adierazpenak, gainera, independentismoak hilabeteotan izan duen egoera minberatsuenetako bat konpondu zuen; izan ere, adierazi zuen instrukzio epailearen aurrean deklaratu zuena, hau da, orori uko egiten ziolakoa, kartzelatik irteten ahalegintzearren esan zuela, soil-soilik. Eta orain, ordea, ez duela hori lehentasuntzat, Kataluniaren askatasuna baizik. Momentu historikoa izan zen, inondik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.