Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Arduragabea

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Bukatzear dagoen aste hau oso zalapartatsua izan da Espainiako Parlamentuan. Pedro Sanchezek eskuinera egin zuen, eta Ciudadanos besarkatu, argi geratu zenean Esquerra Republicanak ezezkoa emango ziola alarma egoera luzatzeari. Baina Bildurekiko akordio bat atera zuen ezkerreko poltsikotik, eta handik ordu gutxira suntsitu, sekula ikusi gabeko jokaldi bat eginez. Jokaera horrekin, Sanchezek aldi berean haserretu ditu Ciudadanos, EAJ, ERC, segur aski Bildu ere bai, eta, are, Podemos. Negozio biribila.

Pertsonaia horren arinkeriak gero eta desilusio handiagoa sortzen du. Hitzarmen bat egin du Bildurekin PPren lan erreforma bertan behera uzteko, baina hori Podemosekin adostua zeukan lehendik gobernu akordioan. Eta, gero, bozketa egina zegoela, esan du ezetz, ez daukala akordioa betetzeko asmorik. ERCrekin antzera jokatu zuen negoziazio mahaiaren inguruan. Orain pandemiaren aitzakia dauka mahaikoekin ez biltzeko, baina hemen inork ez du uste inoiz berriz bilduko denik haiekin.

Arazo nagusia hauxe da: badirudi taktika horrek inguratuta eta setiatuta gauzkala batzuk eta besteak, katalanak eta euskaldunak. Kataluniaren kasuan, ERCk mahaiari eusten dio nahi duelako argi geratzea, batez ere nazioartean pentsatuta, Espainiako Gobernuaren intrantsigentziak eragozten duela mahaia biltzea. Eta uste dut Bilduren jarrerak justifikazio bakarra duela: bake prozesuaren parte bat izatea, Bilduk nahi duelako Espainiako Gobernuak bere gain har ditzan konpromisoak, bereziki presoen auziari dagozkionak.

Baina galdera da: noiz arte jasan daiteke horrelako egoera bat, eta noraino irits daiteke Sanchez bezalako bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.