Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Kirio dantza

2018ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Esloveniako bidearen harira sortu den espektakuluak, Martxelo, beste ezerekin baino zerikusi handiagoa du gobernuaren eta Espainiako Estatuaren kirio dantzarekin. Kataluniako Errepublika proklamatu zenean, oso zaila egiten zitzaigun azaltzea Europako estatu batzuk ez zirela lerratu Espainiako Gobernuaren alde. Gaur egun, berriz, zenbait egoeraren argitan agerian geratzen ari zaio iritzi publikoari orain bestela daudela kontuak.

Esate baterako, ez dut uste BERRIAren eta VilaWeb-en irakurle bakar batek ere gaur egun esango duenik Belgika guztiz dagoela Kataluniaren independentziaren kontra. Ez dut esango independentziaren alde dagoenik, baina egitateek argi eta garbi erakusten dute kontra ere ez dagoela.

Espainiak, hori ikusita, erantzun zuen esanez Belgika salbuespena zela; erotuta baleude bezala. Are, Belgikak ETA babesten zuela ere adierazi zuten halako batean. Horrexegatik eragin zuen halako ondoeza Torra presidentea Esloveniara joan izanak; eta horrexegatik eragin zituen gero halako erreakzioak.

Esan gabe doa Generalitateko presidenteari harrera egiteak berekin dakarrela Espainiako Estatuarekin arazoak izatea, modu automatikoan. Eta, Eslovenian, errepublikako presidenteak eta parlamentuak egin zioten harrera Torrari; alderdi orotako parlamentariekin hitz egin zuen, eta zenbaitek, hala nola sozialista garrantzitsu batzuek, modu inplizituan eman zioten babesa, eta zenbait jendek ez zuten batere ondo hartu hori: Borrellek, bereziki.

Horregatik erreakzionatu dute hain modu histerikoan Esloveniaren kontra, Generalitateko presidentearen bidaiak arrakasta izan duela ezkutatzeko asmoz. Azkenerako, ordea, hainbesteraino esajeratuta, zera besterik ez dute lortu: politikari esloveniarrak are gehiago ateratzea beren onetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.