Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Crida

2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Cridak bere ibilbide ofiziala hasi zuen atzo. Espazio politiko berri bat da, Puigdemont presidentearen inguruan artikulatua. Hura eratzeko biltzarra abiaburua izan da, baina galdera asko daude proiektuaren inguruan.

Lehen galdera, aldi berean galdera nagusia dena: ea zer harreman izango duen PDeCatekin, lehen Convergencia zenarekin. Agerikoa da tenkatuta dagoela PDeCaten —nolabait esatearren, haren parterik moderatuenaren—eta Cridaren arteko harremana. Hiru gai garrantzitsuk bereizten dituzte bi espazio horiek: batetik, aldebakartasuna eta independentzia bai edo ez; bestetik, Espainiako bizitza politikoan ez parte hartzeko borondate esplizitua, eta Madrilen inoren babesle ez bihurtzekoa; eta, azkenik, orientazio ideologikoa, PDeCat eskuinerago baitago.

Crida ahalegina egiten ari da—eta ikusiko dugu lortzen duen— espazio politiko pluralago bat sortzeko ideologiari dagokionez, baina PDeCat gaur egun dagoen baino ezkerrerago. Espazio bat sortu nahi du oinarritzat izango duena, argi eta garbi, independentziaren eta aldebakartasunaren aldeko apustua. PDeCaten sektore bat, berriz, prest dago proiektu berri horren aurka egiteko, iruditzen baitzaio gertuegi dagoela ERCtik. Eta, segur aski, hortxe dago gakoetako bat.

Hain zuzen, PDeCateko kide garrantzitsu batzuk horrexegatik daude proiektu berriaren kontra. Baina konturik inportanteena ez da hori, baizik eta hauxe: ea boto emailerik izango duten. Posible ote da gaur egun espazio bat existitzea CiU zaharraren antzekoa? Teorian, hala behar luke, baina, praktikan, ikusiko dugu. Badirudi PDeCaten boto emaileek Puigdemont dutela orain erreferente gailen, eta ez da erraza izango haiek ikuspegi hori uztea, zeren truk-eta funtzionatzen ez duela badakiten garai batera itzultzearen truk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.