Albistea entzun

HERTZAK

Uda bada

Mikel Zumeta -

2022ko uztailak 31

Uztaila badoa, abuztuak atea zabaldu du dagoeneko eta sartzeko zorian da. Txolarreak, kaioak eta umeak entzuten dira, arropa zabaltzeko soka mugitzerakoan txirrikak egiten duen kirrika. Motor bat ziztu bizian, hondartzako bozgorailua urrunera, gomendiorik edo galdutako norbaiten berri emanez. Uda denborarik gabeko perpausa da, geldialdia, olatuak hondarraren kontra tirain xumean, amets bat, disoziazioa, plano astral desberdin baten bizipena. Neure burua irudikatu dut 10 urterekin, hiru anaiok gurasoen autoan, haiek erosketa azkar batzuk egitera joan diren bitartean. Irratia piztu dugu, ea zer topatzen dugun, musika akaso. Hegazkin baten hotsa entzuten da, aireratzen, 21:16, iluntzen hasiko da aurki. Irratian katez kate, saioz saio gabiltzala frekuentzia itsu batekin jo dugu, doinu erritmiko errepikakor eta misteriotsuarekin. Ez dakigu zer den, musika dirudi, baina ez da. Urteak egingo du ondoren Air musika taldeak abesti batean erabiliko duen arte. Ah! Berriz ere doinu hori, irratiko seinale misteriotsua, Premiers symptomes diskoaren Les professionnels abestiaren hasieran entzun daiteke.

Honakoa irratiari eskainiko diodan azken zutabea duzue, agurra beraz; beste bat arte, beste nonbait, beste noizbait. Etorriko da beste norbait irratia piztera, piztu zuek ere bada, irratia, grina eta gogoa, sintonizatu. Bilatu, hausnartu, uhinetan, idatzietan, zutabe, liburu, zinema eta sormen lanetan. Bilaketa esperientzia irrikagarria baita, merezi duena, bidean misteriotsuak diren tokietara helduko baikara, aberasgarria da bilaketa. Oroitzapenez arituko nintzateke, irratia entzutearekin lotzen nautenak. Lodosatik gauez lanetik etxera itzultzean nola garaian nuen auto zaharrak, Radio Maria eta Cope soilik harrapatzen zituen eta ilunaren ilunean nola erretxintzen nintzen, edo algara irrigarrienean barrez lehertu, entzuten nituen tamaina gauzekin, Erriberako errepide lauetan zehar. Beste baterako utziko dut baina, hona irratiaz hitz egitera etorri naiz eta.

Azken irratsaioa aukeratu beharraren ardurak aztoratzen ninduen. Zein hautatu? Eta Irati Jimenezekin akordatu naiz, joan den urtera arte Radio Euskadiko Graffiti saioan Galder Perezekin batera literaturari buruz egiten zuen sailaz. Nola liluratzen ninduen haren ahotsak, haren bakeak, haren literaturarekiko maitasuna helarazteko gaitasunak. Grina kutsakorra izan daitekeelako, eta zortekoak bagara hala delako. Gozatu udaz eta hertzetan topatuko dugu elkar.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

1 ©ENEKO SALABERRIA / EZEZAGUNA

Ezkilen hotsak badu ahotsa

Ainize Madariaga

Unescok ondare immaterialeko kultur ondasun gisa onartu du Espainiako Estatuko ezkilen eskuzko jotzea. Iruñeko katedraleko, Iurretako, Aretxabaletako eta Oiartzungo kanpai joleek eman dute beren lekukotasuna. Ipar Euskal Herrian ez da haboro ezkila jolerik atzematen.
 ©NATXO MATXIN EDESA / FOKU

«Gizakia anekdota bat da eboluzioan»

Naroa Torralba Rodriguez

Darwin txarto interpretatua izan da: eboluzioa ezin da ulertu espezie orok Lur planetan duen elkarrekiko dependentziarik gabe. Lotura hori erakusten du Ptqk-k zuzendutako Zientzia frikzioa erakusketak.

 ©GEJA KUIKEN

«Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan»

Olatz Silva Rodrigo

Bildts dialektoan idatzitako lehenengo eleberria argitaratu du Gerard de Jongek. Nortasunari eta kidego batekoa izateko sentimenduari buruzko liburua da. Tradizio baten lehenengo urratsa egin duela adierazi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...