Albistea entzun

Donostiako Aste Nagusia

Puntu morea hiriaren erdian

Indarkeria sexistaren aurkako artatze puntua jarri dute Bulebarrean. Donostiako Udalaren, Piraten eta mugimendu feministaren arteko elkarlanaren emaitza da puntu morea.
Indarkeria sexisten aurkako informazio eta artatze puntua, Donostiako Bulebarrean.
Indarkeria sexisten aurkako informazio eta artatze puntua, Donostiako Bulebarrean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iraia Irazusta Mujika -

2022ko abuztuak 13

Bulebarreko indarkeria sexistaren aurkako artatze gunea ez erabiltzeko nahiarekin bukatu dute elkarrizketa Donostiako Udalak, Piratek eta Bilgune Feministak. Hala ere, azken hilabeteetako albisteak entzun ondoren, zaila ikusten dute aukera hori.

«Bada garaia erasotzaileek eta haien babesleek erantzukizuna hartu dezaten, eta erasoak bukatu daitezen», adierazi du Elene Lopetegik, Donostiako Bilgune Feministako kideak.

Maiatzean, Piratek Donostiako Udalera jo zuten eskaera jakin batekin: Aste Nagusian, eraso sexisten artatzea integritate eta profesionaltasun osoz beteko zuen gune bat. Hori horrela, Donostiako Udalak, Piratek eta mugimendu feministak elkarlanean egin dute Bulebarreko prentsa kioskoan kokatuta dagoen puntu morea.

2019ko jaiak ekarri dituzte gogora Izar Hernandok eta Ane Telleriak, Piraten lantalde feministako kideek: «Eraso mordoa gertatu ziren azken Aste Nagusian. Hori horrela, konturatu ginen gure protokoloak tokatzen ez zitzaizkion gauzak hartzen zituela bere gain. Piraten gunetik kanpo erasoak izan ziren neska mordoa bildu zen gure puntura, eta horrek argi utzi zuen hirian hutsune handi bat zegoela. Horri tiraka egin dugu aurtengo aldaketa».

Aurtengoa, erantzun profesionala emango duen artatze gunea izango da, eta, jaiak irauten duen bitartean, egunez zein gauez egongo da. Artatzeaz gain, salaketa jartzeko aukera ere eskainiko du puntu horrek, eta informazio gunea ere izango da. «Jaiei begira, barne protokolo bat osatu dugu, eta Bulebarreko prentsa kioskoan egongo den puntu morea erreferentzia gunea izatea gustatuko litzaiguke», esan du Ane Oiarbidek, Donostiako Berdintasun zinegotziak.

Salaketei dagokionez, puntu horretan jarritakoak ez dira judizialak izango. Erasoa jasan duenak salaketa judiziala jarri nahiko balu, puntu horretako profesionalek Udaltzaingoarengana edo Ertzaintzarengana bideratuko lukete.

Protokoloa aktibatzea

Inork inolako erasorik jasanez gero, bi aukera daude: lehenengoa, Bulebarreko puntu morera bertaratzea da. Bigarrena, Piratek euren gunean jarriko duten puntu morera agertzea da, edo, bestela, inguruan, identifikatuta egongo diren brigada moreko kideengana jotzea. Lehenengoan, erasoaren arabera, neurri batzuk edo besteak hartuko dira, eta protokoloa martxan jarriko da. «Emakume batek erasorik jasango balu, protokoloa martxan jarriko litzateke. Hasteko, Emakumearen Etxera eramango da, eta bertan 24 orduz lanean ari den gizarte langile batek bere beharrei erantzuten lagunduko dio. Kasuaren arabera, erasoa jasan duenak erabakiko du zein neurri hartuko diren», gehitu du Oiarbidek.

Bigarrenean, behin erasoa identifikatuta, erasoa izan denaren beharrei erantzungo zaie, eta erasotzailea gunetik kanporatuko da. «Ez daukagu irizpide zehatzik. Protokoloan jasota daukagu puntu fisiko bat egongo dela eta lehenengo arretan lagunduko dugula. Ondoren, Bulebarreko erreferentzia puntura bideratuko genuke», gehitu du Hernandok.

Ikusgarritasuna hirian

Eraso sexisten aurkako kanpaina abiatu zuen Donostiako Udalak San Joan jaietan, eta kanpaina hori indartu egin dute Aste Nagusian. Horretarako, 10.000 eskuorri banatuko dituzte neska-mutilen artean, baita eskumuturrekoak eta txapak ere.

Bestalde, informazioa emateko eta materiala banatzeko, bi hezitzaile egongo dira gaztetxoenak biltzen diren guneetan. Bestalde, Piratek eta Bilgune Feministak manifestaziorako deia egin dute abuztuaren 20rako. «Gure egitarauan salaketari une berezitu bat eman nahi diogu. Erasoak publikoki salatu edo ez, ulertzen dugulako jaiak oraindik ere ez direla denontzat berdinak. Eta gainera, zoritxarrez, aurreikusten dugulako aurtengoan ere egongo direla erasoak», esan du Telleriak.

Hala ere, argi dute egindako proposamena aurrera eramatea ez dela nahikoa. «Pozik gaude bide baten hasiera delako, baina oso kontziente gara arretagune batekin ez dela nahikoa Donostia bezalako hiri batean», gehitu du Hernandok.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa»

Unai Etxenausia

«Dena zalantzan jarri» nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.
Silfioa izan zitekeen, baina mihilu basatiarena da ilustrazioa, ez baitago silfioari buruzko irudirik. ©BERRIA

Silfioaren enigma

Enekoitz Telleria Sarriegi

Duela bi mila urte desagertu zen landarea da silfioa. Zirenen zuen jatorria, gaurko Libian, eta greziarrek eta erromatarrek erabili zuten medikuntzan, sukaldaritzan, lurringintzan... Urreak eta zilarrak adina balio zuen orduan silfioak. Fermin Jimenez artistak silfioaren historia eta zaporea berreskuratu ditu bere proiektuan: mihilu zaporeko izozki bat sortu du.
'Culpa mía' filmeko fotograma bat ©Amazon Prime Video

Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat

Urtzi Urkizu

Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.