ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek greba egunera deitu dute gaurko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan, behin-behinekotasunaren abusua salatzeko eta enplegua bermatzeko negoziazio kolektiboa aktibatzea eskatzeko. EITB taldean ere lanuztera deitu dute sindikatuek, eta gutxieneko zerbitzuak baino ez dira egongo; horrenbestez, ETBn albistegiak emango dituzte, baina zuzeneko saiorik ez da egongo, eta aldez aurretik grabatutako saioak izango dira ikusgai ETB1en eta ETB2n. Eusko Irratian —Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gaztea— soilik albistegiak egingo dituzte, eta gainerako orduetan musika emango dute.
%40, behin-behinean
EITB taldeko hamar langiletik lau behin-behinekoak direla salatu du langile batzordeak, eta prekaritateak langile horiek «zaurgarri» bihurtzen dituela —1.047 langiletik 424k dute behin-behineko kontratua—. «Egiturazko lantaldea desitxuratua ageri da. Lantalde murritzak ditugu; hitzarmenari lotutako lanpostu ugari daude ezkutaturik eta kudeatzaileekin beteta», salatu du EITBko langile batzordeak. «Azpikontratak eta pribatizazioak erabiltzen dira guk egin beharko genituzkeen lanak betetzeko».
Gaurko greba dela eta, EITBn aldez aurretik grabatutako programak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu