Athleticek garaipenaren bidera itzuli nahi du gaur, Valentziaren zelaian

ainara arratibel gascon
2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken bi jardunaldietan Realaren eta Betisen aurka berdindu eta gero, Athleticek hiru puntuak urratu nahi ditu Valentziaren zelaian, laugarren postua ez aldentzeko. Joseba Agirre entrenatzaileak partida «gogorra» espero du. «Azken bi partidetako arantza kendu nahi dugu, lau puntu galdu ditugun ustea baitugu. Ditugun gol aukerak hobeto baliatu behar ditugu, eta defentsan zorrotzago aritu. Etenera sentipen onarekin joan nahi dugu». Valentziak azken bi norgehiagokak irabazi ditu etxean, eta goraka ari da. Zuri-gorriek Maite Oroz eta Yulema faltako dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.