martxelo otamendi
HIZPIDEAK

NATOren terminologia

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Iritsi ziren baino irribarretsuago itzuli ziren etxera NATOko kideak joan den astean Madrilen egin zuten bilera bukatuta. Kide gerrazaleek irabazi dute eztabaida, egon baldin bada, buruzagi politikoei ez baitzaie entzun kritikarik txikiena ere. Munduko potentzia militarrik handiena osatzen duten herrialdeetako buruzagiek aho batez onartu zuten Gerra Hotzaren garaitik gertu dagoen jokalekua berreskuratzea. Putinek hordagoa jo du mahai gainean, eta Errusiak baino hogei aldiz aurrekontu militar handiagoa daukan NATOk hordago bikoitzarekin erantzun dio.

Pozik geratu dira estatubatuarrak Madrilen hartutako erabakiekin: Finlandia eta Suedia erakundean sartzea, eta gastu militarra handitzea. Are poz handiagoa hartu du AEBetako eta mundu osoko industria militarrak; jakinda asko igoko dutela erabiliko ez diren armen faktura.

NATOko kide askok maite dute azpimarratzea erakundea osatzen duten estatuen izaera demokratikoa. Azkena, herenegun, Espainiako presidente Pedro Sanchez elkarrizketa batean: «Demokrazia talde bat eta herrialde autokrata bat, bere gizartea zapaltzen duen oligarkia batek zuzendua...[Errusia]».

Turkia NATOko kidea da 1952tik, eta ez da estatu demokratiko baten eredua; galdetu Turkiako ezkerrari eta kurduei nolako demokrazia den.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.