Osasuna eta Reala etxetik at ariko dira gaur

2023ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osasunak eta Realak gaur jokatuko dute Espainiako Lehen Mailako bosgarren jardunaldia, etxetik kanpo: gorritxoek, Getaferen aurka (14:00, Movistar La Liga), eta txuri-urdinek, Real Madrilen kontra (21:00, Movistar La Liga).

Osasunan, ez dira ariko Unai Garcia, Moncayola, Darko eta Catena; bai, ordea, David Garcia eta Mojica. Gorritxoek ez dute irabazi Getafen 2008tik.

Realean, berriz, Odriozola deialdian dago aurrenekoz. Aldiz, Aritz Elustondo ez dago. Imanol Alguacil teknikari denetik txuri-urdinek sei aldiz jokatu dute Real Madrilen zelaian, eta lautan batu dute punturen bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.