Kirol zaharraren kimu berriak

Taldeen arteko lehia amaituta, gaur hasiko da herrialdeen artekoa goma gaineko munduko txapelketan. Euskal taldeetan dauden gazte onenak elkartu dira 23 urtez beherakoen selekzioan.

23 urtez beherakoen selekzioko ordezkariak, Irlandan. LUR GIL.
Lur Gil.
Letterkenny
2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Iritsi da txapelketa nagusiaren unea Irlandan jokatzen ari den Goma Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan, herrialdeen artekoena. Herrialde gehienek helburu nagusitzat daukate gaurko eta biharko txapelketa, eta osagarritzat taldeen artekoa. Ez da Euskal Herritik joandakoen kasua, indar guztiak jarri baitituzte lehenbiziko bi egunetan, taldeen artekoan. Beste herrialde batzuek, berriz, nazioen artekoa jartzen dute balantzaren goiko aldean: Eskoziak, Herbehereek eta Taiewanek, esaterako.

Atzo eta herenegun lehia betean aritu ziren euskal taldeak, eta talde horiek berak ariko dira gaur eta bihar ere, elastikoa aldatuta lehiatu arren. Beti Gazte ariko da selekzioa ordezkatzen gizonezkoen 640 eta 600 kiloko txapelketan; baita emakumezkoen 540 kilokoan eta mistoan ere. Badaiotz lehiatuko emakumezkoen 500 kilokoan, eta Ibarra gizonezkoen 560 kilokoan. Baina 23 urtez beherakoan hautaketa bidez osatu dute selekzioa. Hau da, talde bakoitzeko onenekin.

Euskal Herriko Txapelketak joan zen asteburuan amaitu ziren, eta selekzioak ez du tarte nahikorik izan behar bezala entrenatzeko. Baina egindako apurra Oier Aizkorbe Arlegi hautatzailearen esanetara egin zuten, Irlandara joan aurretik.

Europan ez da ohikoa gazteak sokatiran aritzea, oso gutxi dira haien zortzikoetan gazteak dituzten taldeak. Egungo sokatiralari askokdenbora asko daramate sokatiran, beste garai bateko kirolariak dira. Baina kimu berriak ere heldu dira sokatirara, Europatik urrun izan arren. 2018ko Txinako Munduko Txapelketan Asiako gazte ugari aritu ziren sokatiran, eta urte bereko Hegoafrikako lur gainekoan ere bai, herrialde horietako eskoletan eta unibertsitateetan egiten den lanaren ondorio.

Euskal Herrian ez da eraberritze horretatik kanpo geratu. Neska-mutil ugari aritzen dira talde guztietan, eta transmisio lan ona egitearen ondorioz, maila gorenean ari dira gazteak. Munduko azken bi txapelketetan hiru urre lortu ditu euskal selekzioak 23 urtez beherakoan, eta gai izan zirengazteen prestakuntzan espezialistak diren taiwandarrei aurre egiteko

Xuzhoun (Txina) zilarra lortutakoa da Odei Fernandez Nogales (Berango, Bizkaia, 1999), eta aurten brontzea lortu du Gaztedirekin emakumezkoen 540 kilokoan. 23 urtez beherakoen emakumezko txapelketan zein mistoan ariko da gaur eta bihar, eta gaurko dauka esperantza gehien: «Aurten mistoan ariko diren taldeei aurre egin ahal diegula uste dut, horretarako taldea dugu».

Lasaiago joan da Irlandako Munduko Txapelketara, «Txinakoa esperientzia oso polita izan zen, eta oso ondo pasatu nuen 23 urtez beherakoetan. Aurten gehiago ikasita nator, eta gogo handia dut maila honetan lehiatzeko, Baina Herbehereak eta Taiwan garaitzea oso zaila izango da» , onartu du.

Euskal selekzioa podiumaren goiko aldean behingoz ikustea dute helburu askok, baina momentuz, ez du selekzio erako prestaketa egin, eta horrek dena zailtzen du. Baina herri oso bat izanen dute soka atzetik bultzatzen. Izan ere, beste kategorietakoan ez bezala, talde desberdineko kideek osatzen dute selekzioa, eta beste kasuetan, Euskal Herrikotxapeldunaaritzen da lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.