LAB: «Ekoizpen eredua da gakoa»

2022ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
LABen ustez, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak egungo egoerari erantzuteko hartu dituzten neurriak «epelak» dira, «ez dira nahikoa» eta «enpresen interesen menpe daude».

Sindikatuak prentsa ohar batean adierazi duenez, ezinbestekoa da «ekoizpen eredua berrikustea» eta neurriak hartzea «energia xahutze handiak egiten dituzten eta prezioen igoerekin aberasten diren enpresen» aurka, besteak beste zerga gehiago ordaintzera behartuz.

Sindikatu abertzalearen arabera, energia merkatuaren sistema marjinalista aldatu beharko litzateke, «oligopolio energetikoek» irabazitako onuretan «eskua sartu», eta «energiaren gisako sektore estrategikoetan» kontrol publikoa eta soziala bermatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.