HILBERRIA. Jin Yong

Borroka arteen literaturaren aita pontekoa

BERRIA.
mikel lizarralde
2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Ez zuen bere herrialdetik kanpo oihartzun handirik izan, ez, behinik behin, Mendebaldeko herrialdeetan, baina Txinan, eta txineraz hitz egiten den beste herrialde batzuetan, estimatua ez ezik, arrakastatsua ere izan zen Jin Yong idazlea. Datu bat: Weibo sare sozialean mila milioi baino ikustaldi gehiago izan ditu jin jong hil dahashtag-ak. Txinako literaturaren Tolkientzat jo zuten idazlea asteartean hil zen, Hong Kongen, 94 urterekin.

Jin Yong Haining hirian jaio zen, baina 1948an Hong Kongera joan zen. Han bizi zela, hamabost eleberri idatzi zituen 1955. eta 1972. urteen artean; horien artean, borroka arteei lotutako nobelak. Alabaina, kultur iraultzaren garaia zen Txinan, eta borroka arteak ez ziren ondo ikusiak; horren ondorioz, Txinan ez, baizik eta Taiwanen, Hong Kongen eta Singapurren lortu zuen arrakasta Jin Yongek. Deng Xiaoping presidentea boterera iritsi zenean, ordea, idazlearen lanak zabalduz joan ziren Txinan, eta poliki-poliki oso ezagun eta arrakastatsu bihurtu zen.

Jin Yong Wu Xia literatur generoaren bultzatzaileetako bat izan zen. Borroka arteak, fantasia eta elementu historikoak biltzen dituen generoa da Wu Xia, eta Jon Yongen liburuen kasuan, emakumeek protagonismo berezia daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.