Albistea entzun

IRRATIA

Amaraunetik

Arantza Gutierrez -

2023ko urtarrilak 22

Duela 23 urte, 2000. urtean, zalantza asko zeuden irratiaren etorkizun digitalaren inguruan; batzuek uhinen bidezko dial digitala aurreikusten zuten; beste batzuek, aldiz, Internetek eskaintzen zituen aukeren alde egin zuten. Azken horien artean egon ziren urte horretan Irratia.com, Interneten bidezko lehenengo euskal irratia sortu zutenak. Zuzeneko emanaldi bat egiteaz gainera, grabaturiko artxiboak entzungai jartzen zituzten webgunean. Hurrengo urtean, Irratinet izeneko kanala jaio zen; ez zuen programaziorik eskaintzen, eta hari musikala zen irratia baino gehiago, abestiak eskaintzeko aukera ematen zituena.

Interneten emititzea oztopo legalak gainditzeko bidea zela-eta, Azti Begia elkarteak Ipar Euskal Herritik Info 7 irratiko emanaldia amaraunetik egitea erabaki zuen 2006an, Euskal Herri osoan entzungai jartzeko asmoz. Dena den, ahal bezain pronto, uhinen bidezko emanaldira aldatu zen, entzuleria zabalago bati heltzeko xedez.

Lehenago, 2005ean, EKE Euskal Kultur Erakundeak sortu zuen Radio Kultura irratiak Internet bidezko emanaldiak egiten jarraitzen du gaur egun. Euskal ekoizpenez osaturiko hari musikala eskaintzeaz gainera, eta euskal kultura eta euskara frantses hiztuna den ikusleria batengana heltzeko helburuz, kultur edukiak ematen ditu euskaraz zein frantsesez. Hori dela eta, euskal irrati libre elebidun gisa definitzen du bere burua.

Beste berezitasun bat du irrati horrek: norberak aukeratu ahal ditu entzun nahi dituen saioak edo programazioa, irratsaioak bai gaiaren (bidaiak, kultura, abentura, kirola, gastronomia...), bai kategoriaren arabera aukeratuz (musika, kultura, elkarrizketak...). Beste aukera bat da programazioa era aleatorioan hautatzea. Horrez gainera, gaur egun atal batzuk podcast gisa entzungai ditugu. Eduki batzuk hizkuntza bakar batean eskaintzen ditu, eta beste batzuk, berriz, ele bitan. Euskarazko saioen artean, nabarmentzekoa da Kultur Kuboa, Arrosa sarean ere irratiratzen dena. Esan bezala, helburuen artean frantses hiztunei euskara hurbiltzea da, eta horri erantzuteko euskarazko ikastaroak eskaintzen ditu.

Podcasten kontsumoa orokortu omen denean, ezin ukatu espektro irrati-elektrikotik kanpoko emanaldiak oraindik hondar-entzuleriari heltzen zaizkiola. Hala ere, itzalaldi digitalaren mehatxuaren aurrean, baliteke horretara jo behar izatea bizirik jarraitzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kaskezurra agerian, esperimentuetako batean. ©BERRIA

Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan

Edu Lartzanguren

Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.

Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.