Lizentzia lortu du Hala Bedik, lehiaketara aurkeztu eta zazpi urtera

urtzi urkizu
2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
2012ko lehiaketa publikoaren ondoren adjudikatu gabe geratu ziren irrati lizentziak behin betiko adjudikatzea onetsi du Eusko Jaurlaritzak, balorazio mahaiak proposatuta. Eman gabe geratu ziren hamazazpi lizentzia adjudikatu ditu orain, eta horien artetik bat Gasteizko Hala Bedi Bi euskarazko irrati librearentzat izango da. FMko 95.6 frekuentzian legez emititu ahalko du. Hala Bediren emisora elebidunak, berriz, lizentziarik gabe jarraituko du, orain arteko moduan.

Eman dituzten lizentzien artean, Bizkaiko bat euskarazko proiektu batentzat izango da: Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Elkartea du lizitatzaileak izena. Jaurlaritzak 2012an —Patxi Lopez lehendakari zela— euskara hutsean emititzeko 11 lizentzia erreserbatu zituen, eta Getxorako (Bizkaia) zen horietako bat.

Onda Vascak —eduki gutxi batzuk ematen ditu euskaraz—, bestalde, bi lizentzia lortu ditu orain: bat Bizkairako eta bestea Gipuzkoarako.

Aurretik, beste hamazazpi lizentzia eman zituen Jaurlaritzak; epaiak exekutatuz emanak ziren, lizitatzaileek auzitegietan aurkeztutako helegiteen ondoren. Horien artean daude Naiz irratiarenak eta Antxetak Donostialdean emititzeko lortutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.