«Azterketak euskaraz egiteko eskubidea, Euskal Herri osoan jende guziak behar duen oinarrizko eskubide bati lotzen da, euskaraz jabetzeko eskubidea. Bada Ipar Euskal Herriko euskalgintza osoaren eskari bat, hizkuntza politika sendoak egin daitezela euskararen alde. Uste dugu berebizikoa dela; momentu garrantzitsua da. Hego Euskal Herrirako ere balio du: euskal hiztunok aurrean ditugun erronkak ikusita, politika publiko sendoak egiteko garaia da».
Idurre Eskisabel
Euskalgintzaren Kontseilua
«2023an gaude, eta oraindik ere euskara ez da Euskal Herri osoan ofiziala. Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen du EH Bilduk euskararen lurralde osoan, eta Ipar Euskal Herrian ere ikasleek euskaraz ikasteko eta azterketak euskaraz egiteko eskubidea dutela aldarrikatzera etorri gara».
Ikoitz Arrese
EH Bilduko hezkuntza idazkaria
«Azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde mobilizatu gara, baina, horretaz harago, euskararen koofizialtasunaren alde borrokatzen gara aspaldian. Ikusten dugu mespretxua besterik ez digutela erakusten. Brebeta onartu dute, baina baxoa ez. Erabakiak hartzen dituzte, baina ez dituzte bururaino asumitzen».
Xabi Thikoipe
EH Bai
«Mugimendu bat gara. Edozein tokitan edozein ikastola ukitua bada, ikastolen mugimendu osoa hor egongo da. Hemen gaude ikastola guzien alde, eta gure ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde, guretzat ezinbestekoa baita».
Koldo Tellitu
Ikastolen Elkarteko lehendakaria
«Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza beti arriskuan da. Zoritxarrez ez dugu menperatzen bere etorkizuna, eta borrokan segitu behar dugu arlo guzietan; irakaskuntzan, baina baita arlo sozioekonomikoan ere ikusten dugu zailtasun handiak badirela».
Jeronimo Prieto
LAB sindikatua
«Hainbeste jende elkartzea inportantea da gure indarra erakusteko. Jende kopuruak erakusten du herri borroka bat dela. Espero dugu horri esker egoera aldatuko dela.».
Xanti Latapy Torre
Seaskako ikaslea
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu