Arrisku handiko neurketatzat jo dute Espainiako Kopako finala

Realeko jokalariak, sasoi honetako partida batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Jon Ander De la Hoz.
2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Realak eta Atletico Madrilek Espainiako Kopako finala jokatuko dute hilaren 11n, Granadan (Espainia), eta Indarkeriaren Aurkako Espainiako Batzordeak arrisku handiko neurketa izendatu du.

Granadan bilduko den zale kopurua da horretarako arrazoietako bat. Horrez gain, lagun kopuru handiak biltzen diren neurketetan hartu ohi du erabaki hori. Realak 2.000 sarrera eskatu ditu, eta zenbait zale taldek bertaratzeko asmoa adierazi dute. Gaur-gaurkoz, klub txuri-urdinak 1.600 eskari baino gehiago ditu, bere konpromisoak kontuan izan gabe.

Atletico Madrilek, berriz, 6.000 lagunen babesa izango du, eta Frente Atletico ultra taldeak partidara bertaratzeko asmoa adierazi du. Horrek kezka sortu du Donostiako klubean eta Ertzaintzan, eta, datozen egunetan, arriskua gutxitzeko neurriak hartuko dituzte. Horien artean, Granadako bi gunetan ezarriko diren jarraitzaileentzako eremuak erabiltzeko deia egin dute. Zaleak biltzeko eremu horiek zainduta egoten dira, eta partida ordua iritsi bitartean zenbait ekintza egingo dituzte haietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.