Albistea entzun

Alemaniaren sasoia Argentinaren defentsaren aurka

Berria -

2014ko uztailak 13

Alemaniak eta Argentinak Munduko Kopako finala jokatuko dute gaur Rio de Janeiron, Maracana estadio mitikoan. Alemania sasoi betean da, Brasili 1-7 irabazi ondoren. Joachim Loewek hutsune bakarra du, Mustafi hegalekoarena, baina ondo estaliko du Lahmekin, eta azken bi partidetako hamaikakoa errepikatuko du. Alejandro Sabellak, aldiz, defentsan du jarria fedea, eta aldaketa gutxi egingo ditu. Aguerok hasieratik joka dezake, eta zaila dirudi Di Maria prest egotea.

Alemaniak zortzigarren finala du, eta hiru aldiz izan da txapeldun. Argentinak, aldiz, lau jokatu ditu, eta bi irabazi. Bi final jokatu dituzte elkarren aurka, eta bana irabazi: Argentinak 1986an, eta Alemaniak 1990ean. Alemaniak irabaziko balu, lehen Munduko Kopa izango luke bateratu zenetik. Era berean, Amerikan Munduko Kopa bat irabazten duen kontinentetik kanpoko lehen selekzioa litzateke.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Aimar Oroz, etsita, aukera bat huts egin ondoren. ©Iñigo Uriz / Foku

Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute

Julen Etxeberria

Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila kanporatu ditu.

Abde Rebbach Alaveseko aurrelaria Oscar Mingueza Celtako atzelariarekin lehian, atzo, Balaidosen. ©SALVADOR SAS / EFE

Aho zapore gaziko puntua

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu dute etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagoarekin aritu dira 68. minututik. Samuk sartu du gola

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etxean talde sendoa izatea da gure erronketako bat»

Ainara Arratibel Gascon

Athleticek sasoiko lehen hiru puntuak berreskuratu nahi ditu Levante Las Planasen zelaian. San Adrianek nabarmendu du «borroka handiko» partida izango dela.
Masterseko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak, Nafarroa Arenan, pilotak aukeratzen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan

Julen Etxeberria

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan (21:15, ETB1). Irabazleek finala jokatuko dute igandean, toki berean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.