BURTSA

Berri txarren diskoa

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2004ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Berri Txarrak-en diskoa baino, berri txarren diskoa kateatu eta, behin eta berriro, entzuten ari gara. Biniloaren garaian bageunde bezala. Gamesaren (-%4,19) danbatekoa mozkin txikiagoen aurreikuspenak ekarri bazuen, ikuspegi makroekonomikoan ere laino beltzak nagusi. AEBetako prezio industrialen igoera (%1,7 urritik azarora), azken 14 urteetako handiena izan da. Gaur jakinaraziko den AEBetako urriko KPI da asteko datu esanguratsuena; baina prezio industrialena telonero txarra izan da, inflazioari begira.

Halakoetan, errenta aldakorrak gehiago du galtzeko irabazteko baino. Salerosketak 2.077 milioi euro gainditu zituen Ibex-35en kasuan: Santanderren 706 milioi mugitu ziren(-%0,79), Telefonicaren (-%0,78) 396 milioiak ia barregarri utziz. Sogecableri (-%3,39) San Martin egun atzeratuak erasan zion. Txerri ehiztarien tiro gehitxo dabil.

-Cintra (-%1,31) burtsaratu zenetik minimoan da. 7,51 euro balio ditu aurrezle txikiei 8,24 eurotan saldutako akzioak. Atzoko jaitsierak badu arrazoia: Chicagoko autopista bereganatu izana finantzatzeko 2005ean jaulkiko diren mila milioi dolarreko bonoak. Bonoen hartzekodunek, akziodunekiko lehentasuna baitute noski. Dena den, Cintra 2005ean Ibex-35eko kide izatea ia ziurtzat jo daiteke, enpresaren merkatu balioa dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.