Albistea entzun

«Emozio bat sortzea dugu helburu»

Berria -

2023ko maiatzak 23

Eli Azurmendik zaletasun, pasio eta ogibide du margolaritza. Txikia zela, aitonarekin joaten zen mendira, eta mira eginda ederresten zituen hark lumaz margotutako paisaiak. Beraz, oso gaztetatik ikasi zuen biak estimatzen: jatorrizkoa, mendia, natura bera, eta artistaren interpretazioa, margolana. 2012an, Arkaitz Iurrita lagunak galdetu zion ea marraztuko lukeen eskalada bide baten krokisa. Iurritak berak, Iker Madozek, Toti Sole zenak eta Unai Mendiak Peña Montañesan zabaldutako Ver venir bidearen krokisa, zehazki. «Beldur handiarekin egin nuen; izan ere, nire estiloak ez du zerikusirik Armand Ballartenarekin, adibidez. Nik akuarelekin eta olioekin margotzen dut gehienbat, baina asko gustatu zitzaien», oroitu du Azurmendik. Pare bat urte geroago, Iurritak berak berriro deitu zion, Al otro lado de la cuerda filmarekin ari zela eta ea krokis eta marrazki batzuk egingo ote zizkion. «Baietz esan nion, noski. Filmak dezenteko arrakasta izan zuen, eta ondoren eskalatzaile asko hasi zitzaizkidan krokisak eskatzen».

Hamaika urteotan euskal eskaladaren historian letra larriz idatzitako hainbat bideren krokisak egin ditu: Iker eta Eneko Pouk Naranjon zabaldutako Orbayu eta Rayu bideenak, Ekaitz Maizek Ansabereko orratz txikian zabaldutako Borrokan aske, Gavarnien irekitako Bizi bizitza eta Azkeneko anarkista bideenak, Mikel Saez de Urabain eta Chemari Andresek Vignemalen zabaldutako Ilusiones bidearena, Mikel Zabalzaren hainbat, Unai Mendiarenak, Albert Salbadorenak... «Erronkak dira niretzat. Arkaitz Iurritak esaten dit bideak eta margolanak maila berean egon behar dutela. Hark eta beste bide zabaltzaileek ere ez didate edozein bideren krokisik eskatzen. Bideak berezia izan behar du, izan zailtasunagatik, izan estetikagatik edo izan edertasunagatik... Hortaz, egin ditudan krokis gehienak bide garrantzitsuenak izan dira».

Rafa Elorza iritzi berekoa da: «Jendeak estimatzen du lotura hori: harkaitzean artelana izan daitekeen bidea beste artelan edo marrazki baten bidez erakustea». Bide bereziei nortasun bat ematearen pareko zerbait. «Nire krokisak ez dira praktiko-praktikoak; eskalatzaileak ez doaz nire krokisak hartuta hormara. Gehiago dira artelanak, harkaitzean zabaldutako artelanen gaineko artelanak». Baina krokis praktikoek ez duten indarra izan dezakete krokis artistikoek. «Ekaitz Maizek esan zidan behin Los enamorados bidearen krokisa ikusteak [Mikel Zabalzak eta Koldo Bayonak Ordesan zabaldu zuten bide hori], izugarri motibatu zuela lerro hori eskalatzeko. Azken batean, hori da gure helburua, emozio bat sortzea, jendea bide horretara bultzatzea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskariansek eta Irlandako Munster taldeak 2006an Miarritzeko Aguilera estadioan jokatutako partida. ©BOB EDME

Euskal errugbia batuz

Iñaki Berastegi

Sei urteren ostean, Euskariansek lagunarteko partida bat jokatuko du gaur: Kataluniako selekzioa izango du arerio Donostian, Anoetako estadio txikian. Zazpiko errugbian ere «anbizio handiko egitasmoa» osatu nahi dute.
Simone Inzaghi Inter Milaneko entrenatzailea eta Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzailea. RONALD WITTEK / efe - Adam Vaughan / EFE ©BERRIA

Ezinezkorik ez dagoenean

Eñaut Agirrebengoa

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur, eta sasoi honetako hirugarren titulu handia lortu. Ezustean harrapatu nahi du Interrek (21:00, La 1 eta TF1).

Catenak Osasunan jokatuko du, eta Traorek, Realean

Berria

Talde txuri-urdinak jakinarazi du Cecilia Marcosek beste bi urtez jarraituko duela klubean, 2025eko ekainera arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.