Artiumek euskal artearekin ekingo dio 2020. urteari

Erakusketa batek 1977. eta 2002. urteen arteko arte praktikak aztertuko ditu. Juan Luis Moraza eta Gema Intxaustiren erakusketak ere izango dira

Juan Luis Morazaren lanak erakutsiko ditu museoak. RAUL BOGAJO / FOKU.
Erredakzioa
Gasteiz
2019ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Euskal artearekin ekingo dio urte berriari Gasteizko Artium museoak. Zeru bat, hamaika bide izenburupean, erakusketa zabala irekiko du datorren urteko otsailaren 7an. Erakusketak museoko bildumaren funtsak izango ditu ardatz, eta 1977tik 2002ra «euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egingo du», Artiumek ohar bidez jakinarazi duenez.

1977. urtea hartu dute abiapuntu erakusketarako, «gertaera politiko, sozial eta kultural handien garai baten hasiera». Eta 2002. urtearekin amaitzen da: hain zuzen ere, Artium ireki zuten urtearekin. Praktika artistikoak, kultur adierazpenak eta prozesu historikoak lotuko ditu erakusketak, hainbat gairi buruz hitz egiteko.

Haren barruan, Komisario Berriak programarekin sortutako bi azterlan aurkeztuko dituzte: Hemen dira hutsunean igeri egindakoak. Tururu erakusketa —Garazi Ansak garatua— eta 1989. Harean zehar izenekoa —Laura Vallesek landutakoa—.

Horiez gain, museoak jakinarazi du Juan Luis Moraza eta Gema Intxausti euskal artisten erakusketa bana egingo dituztela. Urtarrilaren 11n zabalduko dute Morazaren obrak bilduko dituena, eta otsailaren 7an Intxaustiren lanekin osatutakoa. Bestalde, Elena Mendizabalen lanek maiatzera arte jarraituko dute ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.