BEROA ETA LANA

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zein dira arrisku faktoreak?Lantokietan beroaren arazoari aurre egiteko orduan, hainbat gauza hartu behar dira kontuan, hala nola tenperatura eta hezetasuna, lan karga, ura eskuratzeko zailtasunak izatea, aire zabalean lan egitea, bero iturrietatik gertu aritzea, lanaren iraupena, beroarekiko aklimatazioa, arropa, eta baita langilearen ezaugarri pertsonalak ere —arreta berezia jarri beharko litzateke kalteberak diren langileengan—.

Osasunean zein kalte eragin ditzake?Askotarikoak dira ondorioak. Hauek dira horietako batzuk. Sinkopea: kordea galtzea, ikusmen lausoa, zorabioa, ahulezia, pultsu ahula. Akidura: giharretako mina, buruko mina, zorabioa, nahasmena, goragalea, larruazal zurbila, karranpak, pultsu azkarra, gorputz tenperatura handia. Bero kolpea: buruko mina, zorabioa, egonezina, nahasmena, azal bero, gorritu eta lehorra...

Nola prebenitu? Hainbat neurri izan daitezke baliagarriak: aireztapena, bero iturrien isolamendua, ura eskuragarri izatea, lan prozesuak egokitzea, lanaldiak murriztea, atsedenaldiak ezartzea, lan fisikoa mugatzea, lan ordutegiak egokitzea, txandak ezartzea, lana bakarrik ez egitea eta talde lana bultzatzea, itzala izateko bitartekoak jartzea... Horrez gain, garrantzitsua da langileei arriskuei eta prebentzio neurriei buruzko informazioa eta prestakuntza ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.