Zabala eta Estevez irabazle boulder txapelketan

Isaac Estevez eta Itziar Zabala ondo aritu dira boulderreko finalean, Iruñean. 80 eskalatzaile inguruk parte hartu dute

Mendieta, Estevez eta Arantzamendi. EKAITZ ANDA.
Unai Ugartemendia.
Iruñea
2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Itxura oso ona zuen larunbatean Iruñeko BiHatz eskalatzeko hormak. Aitzakia: Euskal Herriko boulder txapelketak. Open modalitatea ere jokatu zen. 80 eskalatzaile inguru bildu ziren guztira. Bukaeran, bi txapeldun: Isaac Estevez eta Itziar Zabala.

Nabarmentzekoak dira txapeldunak, baina baita txapelketan falta ziren goi mailako eskalatzaileak ere: Mikel Linazisoro, Eneko Carretero eta Esparta anaiak. Espainiako selekzioaren egonaldi batean zeuden laurak, eta ez zuten parte hartu.

Gizonezkoetan, Isaac Estevez izan zen onena. Jaiotzez ekuatoriarra da Estevez, baina urte batzuk badaramatza Bilbon. Ez zuen bere onena eman finalera iritsi zen arte. Bazekien sasoi onean iritsi zela txapelketara. «Oso ondo sentitu naiz txapelketan zehar. Finala ere oso entretenigarria izan da, eta oso gustura nago Euskal Herriko txapela jantzita». Estevezek Ander Mendieta arrasatearra eta Iñaki Arantzamendi ondarroarra izan zituen txapelaren lehiarako borrokan.

Emakumeetan, Itziar Zabala zen faboritoa. Hala ere, ez zen onena izan finalera iritsi aurreko lanetan. Sailkatze fasean ez zuen onena eman beharrik izan finalera sartzeko. Finalean, ordea, erakutsi zuen koska bat gorago dagoela, eta bere onena emateko gai izan zen finalean: «Txapelketan ez naiz sentsazio onenekin ibili, baina gustura bukatu dut emaitzarekin». Urte garrantzitsua izango du aurtengoa dimoztarrak, olinpiar jokoetan izateko aukera ahaztu gabe. Irantzu Porres eta Irati Zabalak ere txapelketa bikaina osatu zuten, eta erakutsi zuten badela etorkizuna emakumeen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.