Albistea entzun

IRRATIA

Itzalaldi analogikoa

Arantza Gutierrez -

2023ko martxoak 26

Duela urte batzuk itzalaldi analogikoa deiturikoa heldu zen telebistara. Orduan, aparatu zaharrak egokitu edo berriak erosi behar izan genituen telebista ikusi ahal izateko. Era berean, LTD delakoaren ezarpenak hainbat tokiko kateren itxiera ekarri zuen, ezin izan baitzuten garestiegia zitzaien teknologiara egokitu. Irratiaren kasuan, ordea, uhin hertziarren bidezko emanaldi digitalak oraindik ez dira hedatu, eta Euskal Irrati Telebistak 1996ko abenduan DAB emanaldiak hasiko zituela iragarri bazuen ere, egia da gure transistore analogikoaren bidez irratia entzuten jarraitzen dugula.

Aurreko mendeko amaieran iragarritako irratiaren iraultza digitala (Kanadan eta Erresuma Batuan digitalizazioa ezartzen ari zen, eta Aznarren gobernuak espainiar multiplexen lizentziak banatu zituen), egia da FMren dial analogikoa garatzen segitu dela. Bere saturazioraino bada ere. Oraingo honetan, badirudi baietz, azkenean irrati itzalaldi digitala ere helduko zaigula Euskal Herrira. Aurtengo lehenengo seihilekoan aurreikusita dago Baionako irrati multiplexa martxan jartzea; Nafarroa Garaian, tokiko irrati digitalen 72 lizentziaren lehiaketa publikoa martxan da; eta EAEn ere irrati emanaldien ortzi muga digitala gero eta hurbilago dago.

Telebistaren kasuan gertatu zen moduan, behin digitalizaziorako iragatea burututa, oraingo transistore analogikoek ezin izango dute irrati seinalea jaso; hori ez da arazo izango 2021az geroztik Europan ekoizturiko auto-irratietan. Gure ohituretan eragin txikia izango duela esatera ausartuko nintzateke; izan ere, autoetako eta etxeetako hargailuak egokitu —edo berriak erosi— beharko baditugu ere, sakelako telefonoan edo ordenagailuan gero eta maizago entzuten ditugun emanaldietan ez dugu aldaketarik atzemango. Soinuari dagokionez ere ez dugu alde handia sumatuko, gaur egun Interneteko banda zabalerak DABek eskaintzen duen pareko kalitatea ahalbidetzen baitu.

Interneten seinalea mantendu beharko dute multiplex digitalerako iristerik izango ez duten irrati txikiek — egokitzapen teknologikoa garestiegia zaielako edo, besterik gabe, baimen administratiborik lortzen ez dutelako—. Eta duela 25 igartzen ausartu nintzen bezala, gero eta konbikzio handiagoa dut itzalaldi horrek ez duela ekarriko herrian herriko irratien ahotsen isiltzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...