Estandarrean

Berria -

2019ko azaroak 26
Iñaki Etxeberria (Azpeitia, 1952), Joxe Agustin Arrieta Egiguren (Azkoitia, 1953), Manuel Arregi (Zestoa, 1953) eta Laxaro Azkune (Azpeitia, 1950) dira. Erreferenduma egin zen ikasturtean, lehen biak OHOko irakasle ziren Azpeitiko ikastolan. Beste biak ikasketak amaitzen ari ziren. Apaizgai zen Arrieta Egiguren, eta estu hartu ohi zuen Gaztañaga abade eta ikastolaren zuzendari zenak. Etxeberriak ez zuen gisako loturarik, eta ez zuen Gaztañagari kontra egiteko herdoilik mingainean. Bigarren ikasturtea zuen Etxeberriak ikastolan, eta Azkune eta Arregi ondoan laguntzaile harturik, euskara batuaren aldarri egin zuen Urolaldeko ikastolak gidatzen zituen batzordean 1975eko otsailean. Azkune eta Arregi irakasle ikasketak egiten ari ziren Donostian, eta andereñoak prestatzeko Joanes Etxeberri eskola ere ezagutu zuten, Pakita Arregik koordinatzen zuen etxea. Hantxe alfabetatu ziren Azkune eta Arregi, eta izan zituzten irakasle Xalbador Garmendia, Ibon Sarasola, Federiko Zabala… Tartean, Anjel Lertxundiren edota Joseba Intxaustiren hitzaldirik ere jaso zuten. Hantxe, euskara batuaren eltzean egosi ziren, bestelako euskara eredurik ez eta. Azkunek eta Arregik bazekiten non egingo zuten lan ikasketak amaiturik: ikastolan. Eta han, estandarra izango zutela euskara, eta, estandarrean, ikas-materialak. Ez zegoen atzera itzultzerik...

Oraingo egunean, atzean gelditu da erreferendum hura, atzean Azpeitiko EAJko zenbait kideren jarrera, Azpeitiko ELAren jokabidea, Zeruko Argia-n eta Goiz-Argi-n eta La Voz de España-n argitaraturiko artikuluak eta gainerakoak.

Egia izango da kantuak dioen hori, alegia, denborak sendatzen duela dena...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria