Athleticek 3-2 galdu du Madrilen aurka

2023ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Athletic esku hutsik itzuli zen atzo etxera. 3-2 galdu zuen Madrilen aurka, Espainiako Lehen Mailako 22. jardunaldian. Etxekoek gola sartu zuten hasi eta berehala, baina Pekek bana berdindu zuen hamaseigarren minutuan. Estu zihoan lehia, lehen zatiaren hondarrean Madrilek bi gol sartu zituen arte. Bigarren zatian, Claudia Pinedok aldea murriztu zuen penaltiz, baina hortxe geratu zen bisitarien susperraldia. Atzo galduta, sailkapenean gora egin ezinik dabil oraindik Iraia Iturregik entrenatutako taldea: hamargarren postuan dago, jaistetik bost puntura.

Gaur, derbia jokatuko dute Realak eta Alavesek Zubietan (12:00, Gol). Gipuzkoarrek suspertu egin nahi dute, bost jardunaldi baitaramatzate irabazi gabe. Arabarrek, berriz, azken jardunaldiko garaipenari segida eman nahi diote, jaisteko postuak atzean uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.