Albistea entzun

IRRATIA

Krispetak

Arantza Gutierrez -

2023ko otsailak 26

Bizitzan dena zinema dela eta ametsak ere zinema direla abesten zuen Autek. Krispetekin edo krispetarik gabe —nik bigarren aukera nahiago—, plazera da zinema areto ilunean sartu eta pantailan gertatzen den istorioan murgiltzea. Askotan, berriz, zer zaila izaten den film bat edo beste aukeratzea. Horregatik, gustuko izaten dut horretaz dakitenen iritziak entzutea. Batzuetan, daitort, haien kriterioa eta nirea bat ez datozen arren ere —baina horretaz konturatzen naiz pelikula ikusi eta gero—.

Dialean zinemaz ari direnen bila ibili nintzela, Ikusi makusi topatu nuen, oso gaztea den Laixiar Irratiko irratsaio berria. Jon, Aitor eta Axierren eskutik, ordubete luzea irauten duen saio horretan film baten kronika azaltzeaz gainera, zinemaren eta ikus-entzunezkoen inguruko gaurkotasuneko gaiak ere komentatzen dituzte. Urtarrilaren 16an jaio zen saioa eta dagoeneko bost emanaldi eskaini dituzte —nahieran ere entzun daitezke—. Hiru esatarietako bi gipuzkoarrak dira, eta hirugarrenak, berriz, bizkaieraz egiten du. Bainarik ez euskalkien elkarbizitza horri, oso naturala baita. Nabaria da zinemaz dakitela, baita maite dutela ere, beste aditu batzuek duten harropuzkeria izan barik. Hori bai, pixka bat faltan eman dut filmen edo/eta horien protagonisten hotsak eta emakume baten ahotsa. Halaber, musikak solasaldia laguntzen duen arren, protagonismoa soilik hartzen du saioaren hasieran eta amaieran.

Laixiar Irratia 2020an sortu zuen gazte irratizale talde batek. Iurretako (Bizkaia) Abadetxean 2019an espazio kulturala eraiki zuten, 2006an erre zen gaztetxearen errautsetatik, eta hor jaio zen irratia. Sortzaileen esanetan, «era guztiz librean eraikia eta ateak parez pare zabalik dituena, herriak erabili dezan. Laburbilduz, irrati herrikoi bat da, herritik eta herriarentzat sortua», eta Arrosa irrati sarera heldutako azkena dugu. Momentuz, irratsaioa ez dago eskuragarri Arrosaren webgunean.

Eta Arrosa aipatu dudala, aprobetxatu nahi dut esateko euskal irratien arteko sarea oso bizirik dagoela. Hurrengo larunbatean, martxoak 4, berriz ere elkartuko dira Errenterian (Gipuzkoa) antolaturiko topaketan. Hogei urte luze hauetan, besteak beste, oso agerian utzi dute irrati txikietatik tokikotasuna gainditzen duten kalitatezko saioak eskaintzea posible dela, askoz bitarteko gehiago dituzten kateen pare.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

'Culpa mía' filmeko fotograma bat ©Amazon Prime Video

Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat

Urtzi Urkizu

Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da.

 ©BERRIA

«Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa»

Unai Etxenausia

«Dena zalantzan jarri» nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.
 ©ALIZIA LOPEZ

«Zuen serio ospe hori ez duzue merezi»

Naroa Torralba Rodriguez

Hiru urte daramatza Diazek Twitchen zuzenekoak egiten. Astelehenetik ostegunera, goizean. Asteburuetan, antzokiak betetzen ditu Se pudrió todo bakarrizketarekin. Larunbatean izan zen Bilbon.

Silfioa izan zitekeen, baina mihilu basatiarena da ilustrazioa, ez baitago silfioari buruzko irudirik. ©BERRIA

Silfioaren enigma

Enekoitz Telleria Sarriegi

Duela bi mila urte desagertu zen landarea da silfioa. Zirenen zuen jatorria, gaurko Libian, eta greziarrek eta erromatarrek erabili zuten medikuntzan, sukaldaritzan, lurringintzan... Urreak eta zilarrak adina balio zuen orduan silfioak. Fermin Jimenez artistak silfioaren historia eta zaporea berreskuratu ditu bere proiektuan: mihilu zaporeko izozki bat sortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...