Albistea entzun

IRRATIA

(U)Morea

Arantza Gutierrez -

2023ko otsailak 19

Aste honetan erraza nuen saioaren aukeraketa. Ingurukoek ere bazekiten zertaz hitz egiteko asmoa nuen. Argi utzi dut, jende guztiari Harpa Jotzen entzuteko gomendioa egin baitiet. Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik podcast, barkatu, pozkast bat, egingo zutela jakin izan nuenean, banekin jarraitzaile —oso fan— bihurtuko nintzela. Eta horrela da, lehenengo atalean ez didate huts egin. Gerrak, lurrikarak, bizitzaren garestitzeak eta gainerako zoritxarrek albistegiak betetzen dituzten garai honetan, ze ondo datozkigun barre egiteko tarteak. Eta, oholtzan bezala (Bakean dagoena bakean utzi edo Luze eta Motz antzezlanetan bezala) hori lortzen dute aurkezpenetik. Estreinaldirako atalean, gainera, Beatriz Egizabal elkarrizketatu dute, baita barreari buruz hitz egin ere. Eta ez dakit umoreak kolorea duen ala ez, baina ausartuko nintzateke esaten (u)MOREA egiten dutela hiru emakumeek. Izan ere, solasaldi lotsagabean, sakoneko aldarri batzuk azaleratu ziren, barre eta irribarreen artean; horien artean, emakume komikoen saioak —are gehiago, feministatzat jotzen badira— Azaroaren 25aren edo Martxoaren 8aren inguruan antolaturiko jardunetan bereziki programatzen dituztela kultur eragileek.

Ez da ezer berria. Gero eta emakume bakarrizketari gehiago badaude ere, oraindik oso eremu maskulinoa da umorearena. Duela aste batzuk, fakultatean urtero egin ohi den bakarrizketen jaialdi batean, (ikasle) emakumeen presentzia ia anekdotikoa izan zen, eta saioaren gidaria ere oso gizon ezaguna izan zen, erreferentziala. Dirudienez, azken momentuan neska batzuek atzera egin zuten.

Emakumeak, umorea eta euskaraz. Ia ezinezko koktela, are gehiago, euskal gizartean errotuta egon beharko lukeen hedabide publikoan, zeinak erreferente erdaldunak inportatzen dituen, baita umorearen aitzakiaz ere. Baina jakin badakigu, mintzen duen umorea, pribilegiotik egindakoa —hizkuntza eta kultura hegemonikotik, esaterako—, ez dela umorea.

Horregatik, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik egiten dituzten txisteek, momentu zehatz batzuetan gizonezkoen irribarre lotsatia, eta entzuten dugun emakumeon barre algara eragiten dute. Batzuek, dagoeneko, zoru pelbikoa indartu ezean, Tena Lady erabili behar dugun arren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

'Culpa mía' filmeko fotograma bat ©Amazon Prime Video

Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat

Urtzi Urkizu

Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da.

 ©BERRIA

«Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa»

Unai Etxenausia

«Dena zalantzan jarri» nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.
 ©ALIZIA LOPEZ

«Zuen serio ospe hori ez duzue merezi»

Naroa Torralba Rodriguez

Hiru urte daramatza Diazek Twitchen zuzenekoak egiten. Astelehenetik ostegunera, goizean. Asteburuetan, antzokiak betetzen ditu Se pudrió todo bakarrizketarekin. Larunbatean izan zen Bilbon.

Silfioa izan zitekeen, baina mihilu basatiarena da ilustrazioa, ez baitago silfioari buruzko irudirik. ©BERRIA

Silfioaren enigma

Enekoitz Telleria Sarriegi

Duela bi mila urte desagertu zen landarea da silfioa. Zirenen zuen jatorria, gaurko Libian, eta greziarrek eta erromatarrek erabili zuten medikuntzan, sukaldaritzan, lurringintzan... Urreak eta zilarrak adina balio zuen orduan silfioak. Fermin Jimenez artistak silfioaren historia eta zaporea berreskuratu ditu bere proiektuan: mihilu zaporeko izozki bat sortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...