Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Bihar

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Arrastoa uzten dute ume, gazte edota zaharretan bizitakoek. Norberak ditu bere bizipenak, bere zamak, bere arrastoak. Baina batzuk kolektiboak dira. Noiz eta non hasten da hezkuntza, eta noiz eta non amaitzen? Hezkuntza sistema ofizial bat dago, etxean jasotzen den hezkuntza dago, eta gizartean jasotzen dena.

Zaharren artean ez dago gazteen artean bezainbeste LGTBI kolektiboko pertsona. Ez behintzat publikoki hala aitortuta. Ez baita gauza bera gaur edo duela hamarkada batzuk. Jazarpen erabatekoa izan zuten frankismoan, eta gero ere, ez dute egoera samurra izan. Gizartea, eliza, familia... norbere burua «bekatari» jotzeraino. Orduan gazte zirenak zaharrak dira orain. Eta, agian, armairuan bertan goxoago daudela erabaki dute. Izan ere, zaharren arazoetako bat bakardadea da, eta hori are gogorrago izan daiteke LGTBI kondizioa onartzen duen batentzat.

Berdintasunaren aldeko herri ituna hilaren 15ean aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak. Gizarte osoa interpelatzen duen plana da. «Berdintasunaren beste pedagogia bat egiteko aukera» emango duena. «Gure seme-alaben belaunaldia berdintasunaren belaunaldia izatea nahi dugu», esan du Artolazabalek. Gauza asko aldatu dira oraingo zaharrak gazte zirenetik, baina ez da erronka makala oraingo gazteak berdintasunean zahartzea. Erronkaren neurriko baliabideak beharko ditu planak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.