ESANDAKOAK

2015eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
«Ez da oraindik irabazia, baina ongi abiatuak gara. Battitt Salaberri ere pasatu da bigarren itzulira, eta ikusiko dugu zer egiten duten bertze alderdiek, baina abertzaleak, hasteko, gurekin dira agintean herriko etxean»

Kotte Ezenarro PSko hautagaia Hendaian

«Bigarren itzulian izatea poz handia da guretzat, baina ez da aitzinetik irabazia, ez dagoelako sostengatzen gaituen alderdirik. Aztertuko ditugu emaitzak, eta espero dugu abertzaleek arimaz eta kontzientziaz bozkatzea»

Battitt Salaberri Eskuineko independentea Hendaian

«Eskertu nahi ditugu gugan konfiantza izan duten %48 horiek. Ehun bozengatik soilik ez gara pasatu bigarren itzulira. Hautesleengana joanen gara, Angeluko Herriko Etxeko eta Kontseilu Nagusiko gehiengoak berak izan daitezen»

Claude Olive Eskuineko hautagaia Baiona 1en

«Ez ditugu emaitza oso onak lortu, oro har, baina EAJ alderdi berria da oraindik Ipar Euskal Herrian, eta emaitza progresiboa izaten ari gara Nafarroa Behereko eskualde eta herri batzuetan, baita belaunaldi berrietan ere»

Itxaro Bethart EAJko hautagaia Mendialdean

«Bokalen bozen %31 lortu ditugu, PSko Christophe Martinek %18 dituelarik eta Jean-Pierre Crespok, %13. Ez ditut emaitza onak lortu Baionan, baina Bokaleko emaitzekin indarturik ateratzen naiz»

Francis Gonzalez Baiona 2ko ezkerreko hautagaia

«Baiona 3 kantonamenduan irabazteko modukoa den bigarren itzuli batera goaz. Maila nazionalean ere lasaiago naiz, %25 lortu dugulako, inkestek %20 baino gutxiago lortuko genuela zioten arren»

Marie-Christine Aragon Hautagai sozialista Baiona 3n

«Lehenbiziko itzulian hirugarren indar politiko gisa kokatu gara Baionan, eta hori biziki atsegingarria zait. Pertsonalki, bozen %14 lortu ditut. Ikusten dugu emendatuz goazela hauteskundez hauteskunde»

Jean Michel Iratxet FNko kidea Baiona 3n

«Behar dugu ikusi ea EH Bai egiazki ezkerrean denez, eta, ezkerrean baldin bada, elkarrekin izanen gara, baina beharko ditugu elkarrizketak egin. Gaizki hartu ditugu kanpainan eginiko hitzak»

Sauveur Bacho Ezkerreko hautagaia Bidaxunen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.