Lehen mozketak, enpresei

2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak polemika piztu zuen abuztuan, oparotasunaren aroa amaitu zela iragarri zuenean. Oparotasunik bizi ez dutenen kexua gora behera, ideia horri heldu dio aste honetan haren lehen ministroak, Elisabeth Bornek. Energia gutxiago gastatu behar dutela esan zien Parisko Longchamp hipodromoan bildutako enpresaburuei. «Den-denek, bakoitzak bere neurrian, energia gutxiago kontsumitu behar dute. Bakoitzak galdetu behar dio bere buruari zer egin dezakeen gutxiago kontsumitzeko, norberaren ahalen arabera. Argi baitago prekarizazio energetikoan dauden frantziarrek ezin dutela ahalegin handiago bat egin».

Bi urteko epean %10 txikitu nahi du energia kontsumoa, eta enpresei eskatu zien beren kabuz egitea aurrezteko planak. «Paktu bat proposatu nahi dizuet: aukera ezazue nola aurreztu, mozketak ez izateko». Hala ez egiteak kostua izango duela ohartarazi zien Bornek: Errazionamendua iristen bada, enpresei eragingo die lehenik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.