Jon Barrenetxea.
Euskal Herriko Itzulia. ERRELEBOKA

Joan zaizkit lehen eguneko urduritasunak

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
World Tourreko lehen lasterketa da niretzat. Non, eta etxean. Ezin dut gehiago eskatu. Aitortu behar dut lehen egunean urduri nengoela. Kontuan izan, gainera, astelehenekoa erlojupekoa izan zela. Ez zoaz tropelaren babesean, eta antzematen da.

Baina egunak aurrera joan ahala gero eta gusturago eta erosoago nago. Nahiz eta nabaritzenden zein goi mailako txirrindulari dauden. Erritmoa sekulakoa da, batez ere azken kilometroetan. Eta uste dut erritmo hori are handiagoa izango dela hurrengo egunetan. Ea eutsi ahal diodan. Oraingoz, behintzat, oso ondo ari naizindarberritzen. Itzulia baino lehen egindako lana bere fruituak ematen ari da, eta alde horretatik oso pozik nago.

Ikasgai handia izaten ari da, eta uste dut txirrindulari bezala hazten lagunduko didala Itzulia bezalako lasterketetan parte hartzeak. Indarrak neurtzen ikasten ari naiz. Izan ere, hurrengo egunerako prest egon behar duzu, ahal bada ihesaldietan sartzeko,

Horixe baita, behintzat, gurea bezalako talde bati eskatzen zaiona. Eta lortzen ari gara, bai gaur [atzo] baita atzo [herenegun],ere. Oierrek [Lazkano] sekulako lana egin du.Badakigu garaipena lortzea oso zaila dela. Faboritoak oso indartsu ikusten ditut, eta ez daudela ezer barkatzeko. Izugarria da Pogacarren eta Roglicen irabazteko sena.

Gainontzean, tantaka-tantaka ikusten diren zaleek ematen diguten babesa eskertu nahiko nuke. Animorik txikiena ere izugarri estimatzen da, bizikleta gainean sufritzen ari zarenean. Zer izango ote zen hau zaleekin! Ea datorren urtean dena normaltasunera itzultzen den, eta horrekin gozatu dezakedan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.