Arkakusoa berriketan

'Berriketan' dantza proiektuak flamenkoa eta txalaparta fusionatzen ditu. 'La Pulga' dantzan izango da gaur, Gasteizko jaien atarian

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2018ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien atarian, Berriketan dantza proiektuaz gozatzeko aukera izango da gaur, 20:00etan, Aihotz plazan; emanaldia doakoa izango da. Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulga -k dantzatuko du Berriketan Konpainiaren lana.

Berriketan flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektu bat da. 2008an abiatu zirenean, perkusioarekin eta dantzarekin hasi ziren, eta gaur egun musika tresna melodikoak (gitarra, esaterako) eta kantuak ere sartu dituzte ikuskizunean.

Mikel Aveirok eta Adrian LarraƱagak joko dute txalaparta, eta gitarra, Aitor Escobarrek. Angel Lopez del Tororen ahotsak Jose Gil Giliyo-ren perkusio hotsekin bat egingo du. Musika horrek guztiak erritmoa eta melodia emango dizkie La Pulga-ren dantzei.

Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko egun baten faltan, ez da ekitaldirik faltako gaur, aste osoan bezalaxe, Arabako hiriburuan.

Gaurkoan garrantzi handia eman diote kirolari, Andre Maria Zuriaren Jaietako Euskal Pilota Txapelketa eta Green Capital Emakumeen Pilota Txapelketa jokatuko baitira, Foru plazako pilotalekuan. Arratsaldean zesta punta jaialdia ere egingo dute, Olabe frontoian.

Bestalde, Blusa eta Nesken Batzordeko taldeek Gasteizko jaietarako egin dituzten pankartak aurkeztuko dituzte 18:00etan: Aihotz plazan egingo dute aurkezpena. Bihar, 18:00etan, Zeledon jaitsiko da, eta jaiak hasiko dira.

'Berriketan'

Gaur, 20:00etan,Gasteizko Aihotz plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.