FABORITOA. B. Caid Essebsi

Erregimenari lotutako disidentea

mikel rodriguez
2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Politikan hagitz ibilbide luzea du Beji Caid Essebsik (Sidi Bu Said, 1926); Tunisia independentea bera baino luzeagoa. Jatorri burgesekoa da, eta, kolonietan bizi ziren maila sozial horretako gazte anitz bezala, familiak metropolira bidali zuen goi mailako ikasketak egiteko. Zuzenbidea ikasi zuen Parisen. Independentziaren aldeko mugimenduan hasi zuen Essebsik militantzia politikoa, Neo Destour alderdi nazionalistako kideen defentsa abokatu gisa.

Tunisiak 1956an lortu zuen independentzia, eta Habib Burgiba Neo Destourko buruzagia izendatu zuten presidente, alderdi bakarreko sisteman. Bada, Essebsi ordutik egon da politikan. Burgibaren aholkulari hasi zen, eta 1971ra arte hainbat kargu eduki zituen: Segurtasun Nazionalerako buru, Barne eta Defentsa ministro, Frantzian enbaxadore... Erregimeneko kide izan arren, erregimenarekiko desadostasunengatik izan da ezagun. Horregatik, 1970eko hamarkadan politikaren lehen lerroa utzi zuen, 1980koan itzultzeko, Burgibaren azken urteetan eta Zine el-Abidine Ben Aliren lehenetan. 1990eko hamarkadan berriz desagertu zen, eta 2011ko matxinadan itzuli zen azkenekoz, erreforma gidatu zezakeen lehen ministro gisa. Islamistek eta ezkerrak, dena den, mesfidantza dute Essebsirekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.