Albistea entzun

Urmuga. IRITZIA

Xamana

Felipe Uriarte - Urmugaren antolatzailea

2021eko uztailak 29

Seteven Mithen antropologoak proposatzen zuen kantua eta musika hizkuntzaren aurretik azaldu zirela gure espeziean; oso litekeena da, kantua eta musika, hizkuntzaren aurrekariak izatea. (Eta gure espeziearen ezaugarri badira horiek ere: elkartzen gaituzte, funtzio soziala dute, beste espezie askotan bezala). Beraz, Mitheni jarraituz, izan liteke neandertalek eta gure arbaso komun guztiek ere abestea.

Ez genuen teoria hori ezagutzen Urmuga sortu genuenean. Eta horrek zentzu handiagoa ematen dio ekimenari.

Txoriak txioka aritzen dira, irrintzika behorrak eta zaldiak, marruka behiak, balaka ardiak, guztiak beraien hizkuntzetan, edo kantuetan. Ez da zaila irudikatzea, duela 40.000 urte, neandertalak kantuan suaren inguruan. Izango ziren ahots ederragoa zutenak, edo besteak baino doinu politagoak erabiltzen zituztenak. Eta, zalantzarik gabe, baita haien artean doinu berriak sortuko zituztenak ere, doinu misteriotsuak edo biziak. Kantari apart haiek, besteekin alderaturik, maila altuagoa izango zuten. Agian haiek izango ziren lehenengo xamanak, edo apaizak.

Ez zait batere kostatzen Migel Zeberio xaman haietako baten antzera idurikatzea. Agian ez zuen ahots berezirik erakutsiko, baina kantuan jarriko zituzkeen tribuko lagun guztiak.

Haien artean, hainbat izango ziren oso Zeberioren aldekoak: zein ondo moldatzen zituen besteek sortutako kantak, edo zein ongi eragiten besoak, eta nola horri esker lortzen zuen kantariak batzea.

Aurkakoek, berriz, esango zuten aldakak gehiegi mugitzen zituela, lehen ez zela horrela, xaman zaharrak horrelako balantzak ikusiz gero ez zirela oso pozik izango.

Hizkuntza guztien aurreko hizkuntza omen dugu musika. Euskararen aurrekaria ere bai. Eta Zeberio, xamana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Talka kultural batzuez ez zara ohartzen bertan bizi zaren arte»

Ane Insausti Barandiaran

Europan eta Euskal Herrian atentzioa eman zioten ohiturak eta bitxikeriak kontatzen zituen Iedemak Hego Dakotako herri aldizkari batean. Orain, liburu batean bildu ditu, atal laburretan.
1 ©JON URBE / @FOKU

'Belozipedoa' Urumeara itzuli da

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ramon Barea asmatzaile eta ekintzaile donostiarrak asmatu zuen pedalontzia duela 130 urte. Urumea ibaian egin zituen lehen probak, Kontxako hondartzan ondoren, eta mundu osora zabaldu zen gerora. Arrauning enpresak ondare hori aldarrikatu nahi du, Barearen omenez egun bat antolatu, eta errekan zehar txangoak egin uztailean eta abuztuan.
Toño Lopezek zuzendutako <em>Cuñados</em> filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi. ©RTVE

Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute

Urtzi Urkizu

Galiziera Normalizatzeko Mahaiaren arabera, hainbat plataforma legea urratzen ari dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.