Albistea entzun

Urmuga. IRITZIA

Limoiak

Felipe Uriarte - Urmugaren antolatzailea

2021eko uztailak 30

Roy Baron 1976an ezagutu nuen. Peruko Mendilerro Txuriko Quebrada Hondan ipini genuen oinarrizko kanpamentua, 4.400 metrotan. Pucaranra eta Chinchey mendiak ziren gure helburuak. Egun pare batera beste talde bat heldu zen: yanki gazteen talde bat zen, Roy tartean. Perun ikusten zuen guztiarekin liluratu egiten zen. Patata bat eskuan hartu, patataren begietara begiratu, ondoren niri, eta emozio handiz esan zuen: «Felipe!, pattata bat». York Berrian jaioa, ez zuen ordu arte patata bat sekula ikusi. Eta Royren emozioz betetako harridura ikusgarria zen. Ordurako Royk 32 urte zituen, eta oraindik ez zuen patata bat ikusi, ezta ukitu ere. Naturatik urrun bizi izan zen ordura arte. Gure adiskidetasunak, patata batekin hasi, eta gaur arte iraun du. Hark esanda, ohikoa zen yorkberritarrek patatak, tipulak edo porruak ez ezagutzea. Supermerkatuan, poltsetan frijitzeko prest erosten omen zuten. Elkar ezagutu eta zazpi urtetara agertu zitzaidan Roy etxean. Afrikatik zetorren, Gambiatik. Sendagilea izanik, denbora luzea ibili da lankidetza egitasmoetan, eta Afrikan, bere pozerako, natura ongi ezagutzeko aukera izan zuen. Barre asko egin izan dugu patata haren kontura. Bost aldiz etorri da Euskal Herrira, bakarrik eta familia osoarekin.

Dio hemen oso harreman estua dugula naturarekin, eta hori oso garrantzitsua dela. Urmugako eguneko ibilaldia amaituta, landetxe eder batean hartu genuen aterpe. Inguruan mendi ikusgarriak. Bapo afalduta, kanpoan geunden, mendira begira, eta hor non turista bikote bat agertu zen, ondoko pistatik paseoan. Euskaldunak ziren, ez nien antzik eman nongotarrak, baina euskara garbia eta ederra zuten. Gazteak, 30 bat urte gutxi gorabehera. Landetxe ondoko intxaurrondoa intxaurrez lepo dago aurten; oraindik berde-berde daude, oskol distiratsuak eguzkipean. Bere aurrean gelditu eta neskak senarrari: «Zer da zuhaitz hau? Zer fruitu dira?». «Ez dakit... Agian limoiak?», mutilak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.