Iganderako mobilizazio handi batera deitu dute

2017ko irailaren 21a
00:00
Entzun
«Lasai baino irmo, Kataluniako herriari eskatzen diogu demokrazia eta gure instituzioak babesteko ateratzea». Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak premiazko agerraldia egin zuen atzo, Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentearekin batera. Bi erakunde horiek, beste 30ekin batera, protestatzeko bilkurak antolatu dituzte igandean, udaletxe guztien aurreko plazetan. «Katalanoi gerra deklaratu digute», salatu zuen Sanchezek. «Frankismoak ez bazuen gurekin bukatu, orain ez dute egingo». Cuixartek Europako Batasunari dei egin zion egoeraz jabetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.