Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

ETAren beharra

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Zer diren gauzak: Espainiako Auzitegi Nazionalean berebiziko garrantzia hartzen dute dauden baina ez dauden erakundeek. Beste batzuen ustezko delituak frogatzeko, agertzen ez direnek dute protagonismoa. Adibidez, CNIk. Espainiako zerbitzu sekretuen txostenak, entzuketak eta ikerketak erabili ditu Guardia Zibilak epaituen kontrako akusazioak eraikitzeko. Baina, CNIren arrastorik ez da agertu auzitegian. Defentsek eskatu badute ere, epaiketan ez dira entzun akusazioaren oinarriak jarri dituztenen argudio, testigantza edo dena delakoak. Ez dira auzitegian izan CNIko kideak, ez lekuko gisa, ez eta peritu gisa ere. Baina txostenak bai, txostenak hor daude, eta akusazioak bertan behera geratuko lirateke txosten horiek gabe.

Eta hara non, ETAren beharra agertu den. Akusazioek ezetz diote, CNIren txostenak ez direla akusazioaren oinarria, «ETAri atzemandako txostenak» direla. Beraz, fokua tokiz aldatzen saiatu da fiskala, eta hala esan du: «ETA ez da desagertu; ETAk krimenak egiteari utzi dio, baina erakunde kriminala eta bere kideak oraindik hor daude, eta egitate horiek eztabaidaezinak dira».

Bertsio asko daude: ETA garaitua izan zela dioena; euskal gizarteak bizkarra eman ziolako desegin zela dioena; erabaki estrategikoa izan zela... Baina ez dela desagertu? Nork behar du ETA, eta zertarako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.