inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Osakidetzaren geroa

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Naomi Kleinek idatzi zuen klasiko bihurtu den liburu bat, Shock doctrine. Funtsean, liburuak erakusten du nola krisi garairik latzenak baliatzen dituzten, herritarrek gustuko ez dituzten neurri murriztaileak aplikatzeko. Horretarako, hainbat krisi aztertu ditu kazetariak, eta haiei emandako erantzun politikoak.

Hemen ere halako zerbait gertatzen ari dela pentsa daiteke, non eta Osakidetzan. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du herritarrek gehiago mugitu beharko dutela mediku arta jasotzeko. Aldaketa horiek lehen arretako medikuen faltari egotzi dizkio, baina kritika zaparrada bat etorri zaio oposizioaren eta osasun arloko eragileen aldetik. Denek egotzi diote gobernuari osasun publikoa higatzeko asmoa, zerbitzu pribatuaren mesedetan.

Zaila da sinestea erabaki horien arrazoia mediku falta bakarrik dela. Jaurlaritzak badu luzera begirako plangintza zehazteko gaitasuna, eta, orain profesionalak falta badira, aurretik behar zen kudeaketa egin ez den seinale da. Pandemiak sortutako kaosak eta osasun larrialdiak arrasto sakona utzi dute gizartean. Asko ohitu dira Osakidetzaren gabeziak jasan eta zerbitzu pribatuaren bidez konpentsatzera. Jakina, agerikoa da zer dagoen horren oinarrian: ahal duena salba dadila. Hots, baliabide gutxi dutenek ez dute salbatzeko aukerarik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.