Univisionek eta Televisak bat egin dute, eta plataforma bat sortuko dute

urtzi urkizu
2021eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Amerikan gaztelaniaz martxan diren komunikazio taldeen artean handiena bilakatuko da Televisa-Univision. Ameriketako Estatu Batuetakoa da Univision, eta Mexikoko Televisarekin bat egitea erabaki du: aurrenekoak bigarrenari 4.000 milioi euro emango dizkio. Bat egitearen ostean, Televisak taldeko akzioen %45 kontrolatuko ditu —Izzi Telecom, Sky eta beste negozio batzuk ere bereak ditu—. Mexikoko taldearen lau telebista katek irekian emititzen dute —ordainpeko beste 27 kanal ditu—. Harpidetza bidezko Interneteko zerbitzu bat ere badauka. Univision 1962an sortu zuten: New Yorken du egoitza nagusia, nahiz eta estudio gehienak Miamin dauden.

Plataforma berria

Univisionek eta Televisak sortuko duten streaming plataforma berriaren inguruko xehetasunik ez dute eman, baina saiatuko dira plataformen lehian tokia egiten. Mexikon Netflix nagusi da sektorean, harenak baitira harpidetzen %76. Gaztelaniazko streaming-arentzat «aukera global bat» eskainiko dutela azaldu dute bi taldeek, eta munduan gaztelaniaz mintzo diren 600 milioi herritarrengana iristen saiatuko direla.

Bat egitea jakinarazi ostean, asteazkenean Televisaren akzioak %26 hazi ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.